Sociedad

Euskararen arnasgunea

Luis Baraiazarra eta Jabier Kalzakorta euskaltzain urgazleekin solasean Euskararen egunean

Euskararen arnasgunea

Euskararen arnasgunea

Bilbao

Euskararen eguna ez da berez egun batez euskaldun bihurtzea, euskarak kalean lekua irabaztea baizik. Hori da abenduaren 3aren helburua: gure hizkuntzaren inguruan hausnarketa bat egitea eta bere erabilera zabaltzea.

"Idazlan guztiak. Santa Teresa Jesusena" / Cadena SER

Mota guztietato erakunde eta eraikinetan, ikastetxeetan, lantokian, etxean edota kalean ikasitakoa erabiltzen ez bada, belaunaldiz belaunaldi galtzen joango da. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak dion bezala, "Kontua ez da hizkuntzen balioa justifikatzea, gutxiagotuak, gutxiengoenak, nagusi ez direnak, erdibidekoak edo deitu nahi ditugun modukoak izan arren".

Jabier Kalzakorta eta Luis Baraiazarra / Cadena SER

Luis Baraiazarra eta Jabier Kalzakortarekin solasean aritu gara A vivir que son dos días Euskadi irratsioan. Bi euskaltzain urgazleen ikuspuntutik "erabilera da zabaltzearen funtsa". Luisen iritziz, "gu hemen oasis batean bizi gara. Hemendik kanpo, Durangora adibidez joaten bazara, ez duzu euskara asko entzuten". Luis itzultzailea da eta hasieran eman zioten Itzulpen Onenaren Saria balio gabe utzi zuten duela hilabete bat Santa Teresa Jesusenaren testuak gaztelaniaz zirela konturatu zirenean.

Euskararen arnasgunea.

19:32

Compartir

El código iframe se ha copiado en el portapapeles

<iframe src="https://cadenaser.com/embed/audio/460/006RD010000000243141/" width="100%" height="360" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00