¿No tienes cuenta?

Regístrate

¿Ya eres usuario?

Entra en tu cuenta

O conéctate con

‘Zirkorrika’ doinupean 20. Korrika

Abesti bizi eta alaia lasterkariak eta gizartea girotzeko

Zirkorrika du izena apirilaren 9ra arte furgonetetako bozgorailuetan edonon entzungo den abestiak. Otxandion hasi eta Iruñean amaitu. Gaur aurkeztu dute 20. Korrika girotuko duen abesti hay. Iruñeko Udalari eskerrak adierazi dizkiote AEK eta Korrikatik, harreman oparo baten hasiera izango delakoan Zirkorrika abestia.

Abestiaren egile eta interpreteetako batzuk izan dira aurkezpenean Iruñeko Kondestable jauregian. Musikaren egilea Xabier Zabala da. Gainera, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek parte hartzen dute ohiko kolaboratzaile bezala. Bestalde, hainbat abeslari eta musikarik hartu dute parte: Petti beratarra, Izaro abeslari gaztea, Jurgi Ekiza Willis Drummond-eko abeslaria, Miren Narbaiza Napoka Iria eta beste hainbat proiektutako kantaria,  eta Oihana Fernandez Afu Iruñeko musika-taldeko abeslaria.  Oreka TXeko kideekin elkarlanean, Jarauta 69 txarangako kideek jarri diote musika. Antolatzaileek diotenez, "doinu balkanikoak gogora dakartzan abestia osatu dute, bizia eta alaia".

Korrika martxoaren 30ean hasi eta apirilaren 9an amaituko da hizkuntza eta kultura erronka nagusi.

Cargando
Cadena SER

¿Quieres recibir notificaciones con las noticias más importantes?