¿No tienes cuenta?

Regístrate

¿Ya eres usuario?

Entra en tu cuenta

O conéctate con

Euskal artistak New Yorkeko Guggenheimen

EAEko bi artista hasiberrik lau astez New Yorken bizi eta hiriko artea ezagutzeko aukera izango dute

Guggenheim Bilbao eta New York museoek ostiral honetan jarri dute martxan Euskal Autonomia Erkidegoko bi artista Estatu Batuetako museoan egonaldia egiteko programaren hirugarren edizioa.

Proiektu horri esker, EAEko bi artista hasiberrik lau astez New Yorken bizitzeko eta hiriko arte giroaz blaitzeko aukera izango dute, haien xede eta gaitasunak garatzeko helburuarekin. Epe horretan, hautatutako pertsonek artista, komisario eta arte erakundeen esperientzia ezagutu ahalko dute, New Yorkeko Guggenheim Museoaren profesionalen eskutik. Artista bakoitzari 2.500 dolar esleituko zaizkio, egonaldirako.

Artista hasiberrientzako egonaldi programa eta ikasleentzako beka programa Guggenheim Bilbao Museoak eta Solomon R. Guggenheim Foundation erakundeak 2014ko abenduan sinatu zuten kudeaketa akordioaren berrikuntzaren baitan jasota daude. Berritze horrek bi instituzioen arteko lankidetzan sakontzen du, proiektu berrien bitartez.

Egonaldiak urrian izango dira eta izena emateko epea maiatzaren 24a arte izango da. Egonaldien lehenengo edizioan Alain Urrutia eta Carla Tobar izan ziren hautatutako artistak, eta bigarrenean Diego Vivanco eta Cristian Villavicencio, Bilboko museoaren arduradunek gogoratu dutenez.

Modu honetan, datorren maiatzaren 24a arte, interesdunek oinarriak kontsultatu eta izena eman dezakete hemen: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/empleo-y-practicas-4/basque-artist-program/

Cargando
Cadena SER

¿Quieres recibir notificaciones con las noticias más importantes?