¿No tienes cuenta?

Regístrate

¿Ya eres usuario?

Entra en tu cuenta

O conéctate con

Nondik dator Idiazabal Gazta?

Azti Idiazabal Gazta produktuaren jatorri arraza zehazteko kontrol-teknika berri bat hasi da erabiltzen

Idiazabal gazta kontrol teknika berri bat hasi da erabiltzen AZTI zentroa produktuaren jatorri arraza zehazteko. Teknika honek esnearen jatorri esklusiboa bermatzeko gain, ekoizpen prozesua hobe dezake. Kontrol honek Idiazabal gazten esneak soilik latxa eta karrantzana ardi arrazena izatea bermatu nahi du.

DNAren teknologiaz baliatzen da teknika esnean edota gazta pusketan markatzaile identifikatiboa jartzeko. AZTI eta Jatorri Deitura aritu dira elkarlanean, Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren finantziazioaren laguntzarekin. Halaber, Euskal Jaurlaritzaren helburuekin bat dator proiektu hau, kontsumitzaleei kalitatea eta segurtasuna bermatzea ezinbestekoa baita beraientzat.

Idiazabal gazta-marka merkatu-mailan ezagunenetakoa da. Euskadi osoan ekoizten ditu bere produktuak, eta hauetan kaseinazko plakak erabiltzen ditu beti. Honez gain, ganadu-ustiategien ikuspapenak, gazten azterketak eta bestelako kontrolak ohikoak dira. Hala eta guztiz ere, teknika berria erabiltzea Idiazabal gazten benetakotasuna bermatzeko aurrerapauso garrantzitsua da.

Azterketa genetikoetan oinarritutako arraza-kontroleko sistema aurreratu bat baliatzen duen Europako gazta-sektoreko lehen jatorri-deitura da Idiazabal JDBa. ENAC ziurtagiriaren ISO17025 araua eman diote teknika honi. Kontrolak prozesu maila desberdinetan dauden produktu guztiei egin daitezke eta produktua bereziagoa eta diru aldetik errentagarriagoa bihurtzen du. Teknika honen azken helburua kontsumitzaileen nahia asetzea da, gardentasun handiagoa eskatzen baitute elikadura-katean.

Cargando
Cadena SER

¿Quieres recibir notificaciones con las noticias más importantes?