Sociedad

Ikerbasqueko ikertzaileek 26 milioi euroko funtsa erakarri zuten 2017an

2007tik, 150 milioi euro erakarri dituzte guztira Euskal Autonomia Erkidegora

Pexels

Bilbao

Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioko ikertzaileek 2017an lortutako funtsen guztizko zenbatekoa 26.318.166 euro izan zen, 2016an baino 1,5 miloi euro gehiago. Horrela, 2007tik, Ikerbasque ikertzaileek 150 milioi euro erakarri dituzte guxztira Euskal Autonomia Erkidegora (EAE).

"Euskadi zientziaren arloko Europako erreferentetzat posizionatu da"

2017 amaitzean, Ikerbasquek "ibilbide luzeko eta lidergo gaitasun handiko" 149 ikertzaile, goi mailako ikertzaile gazteen harrobia bultzatzen lagunduko duten 62 ikertzaile gazte eta aurreko bi kategoriak osatuz ikertzaile karreraren etapa guztiak estaltzea xede duen Research Associate kategoriari atxikitako 10 ikertzaile zituen. Ikertzaileok 1.060 artikulu plazaratu zituzten iaz indexatutako argitalpenetan, eta, lehenengo aldiz, urteko 1.000 argitalpenen muga gainditu zuten nazioarte mailako kualifikazio handiko hedabideetan.

Proiektuak

Kanpoko finantzaketaz landutako 429 proiektutatik (aurreko urtean baino 24 proiektu gehiago), bederatzik Europako Ikerketa Kontseiluaren finantzaketa izan zuten iaz. Urtearen amaieran 804 pertsonak lan egiten zuten Ikerbasqueko ikertzaileek zuzendutako taldeetan.

Bestalde, Ikerbasquek EAEko unibertsitateetan eta I+G zentroetan lan egiteko erakarri zituen ikertzaileak 34 herrialdetakoak izan ziren; gehienak espainiarrak ziren (124), baina bazeuden italiarrak (21), alemanak (11), errusiarrak (7), britainiarrak (7), kanadarrak (6), ukraniarrak (5) eta estatubatuarrak (5) ere, Europa, Amerika eta Asiako beste 26 nazionalitatetakoekin batera. Horien artean gizonak ziren nagusi (%77), emakumezeen aldean (%23).

2007tik, Ikerbasqueko ikertzaileek 150 milioi euro erakarri dituzte / Pexels

Jakintza arloari erreparatuta, ikertzaile gehienak Zientzia Esperimentaletakoak ziren (%49). Giza eta gizarte zientzietako adituak %14 ziren, teknologia eta ingeniaritzakoak %12, eta gainerako %25 biologiakoak eta medikuntza zientzietakoak. Ikerbasqueko ikertzaileak munduko zentrorik ospetsuenetatik heldu ziren, besteak beste, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateetatik, eta CNRS edo Max Planck elkarteetatik.

Helburuko zentroei dagokienez, Ikerbasqueko 108 ikertzaile Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) lan egiten dabiltza, eta 113 Deustu eta Mondragon unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan lanean dihardute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpeko Basque Excellence Research Centre (BERC) bikaintasunezko bederatzi ikerketa zentroak tarteko direla.

2017an lortutako emaitzen harira "esan daiteke Euskadi zientziaren arloko Europako erreferentetzat posizionatu dela". "Nazioartean, Euskadi ikerketa aurreratuko eskualdea dela aitortzen dute dagoeneko, nazioarte mailako euskal ikerketa taldeei eta bertan nazioarteko kategoriako ikerketa garatzeko eskaintzen diren baldintza egokiei erreparatuta", adierazi dute.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00