Última hora

CASO PAREJA DE AYUSO La pareja de Ayuso propuso a la Agencia Tributaria asumir 8 meses de cárcel y 525.000 euros para evitar el juicio por fraude fiscal y falsedad documental

Sociedad

Emakumeen herenak ez du haurrik izango

Hirugarren eta ondorengo seme-alabak %90 gutxitu dira azken 40 urteetan eta bizi-itxaropena luzatu egin da

Pexels

Bilbao

Euskal AEko emakumeen herenak ez du haurrik izango Eustaten arabera. 2016an seme-alabak 1,4 dira batez beste; 1976an 2,7. Belaunaldi ordezkatzerako 2,1 behar dira. Batez besteko emakumeak 0,7 lehen haur izango ditu; emakumeen haerenak haurrik ez alegia; 0,5 bigarren haur eta hamarretik batek hirugarren edo ondorengo bat. Hirugarren eta ondorengo seme-alabak %90 gutxiago 1976tik. Ugalkortasun baxuena Bixkaian dago 1,3 haur emakumeko; 1,5 Araban eta 1,4 Gipuzkoan.

Ama izateko batez besteko adina oso antzekoa da hiru lurraldeetan: 33 urte, 1975ean baino 4,8 gehiago. Adin horren bueltan, jaiotza asko pilatzen da.

Bizi-Itxaropena luzatu egin da

Euskal AEn jaiotako gizonezkoa 80 urte pasatxo biziko da, eta %46ko probabilitatez ezkondu egingo da. Emakumeak 86,2 urtez bizi, ezkondu %51ko probabilitateaz, eta 1,4 haur izan. Denentzat, 9 aldiz pasa aldatuko dira bizilekuz bizitzan.

Ezkontza tasa beheraka doa / Pexels

Euskal AEko gizon zein emakumeek bizi-itxaropenaren etengabeko hazkundea izan dute. Orain 40 urteko adierazleak (69,6 urte gizonentzat, 76,9 emakumeentzat) ikusita, bizi-itxaropena 9,3 urtez luzatu da emakumeentzat eta 10,7z gizonentzat). Urtean-urtean 3,2 bizi-hil irabaziz, gizonena 80,3 urtetan da; emakumeena, 2,8, 86,2tan. Bi sexuen arteko aldea orain 25 urteko 8,7ko maximotik 5,9 urtera laburtu da. Lurralde garatu gutxik dute horrelako bizi-itxaropenik, batez ere emakumeentzat.

Tumoreak –etsai nagusia- erabat desagertuko balira, gizonen bizitza 4,5 urtez luzatuko litzateke, eta emakumeena 3,1ez. Kanpoko heriotza-kausek berriz, 9 hil kentzen diote gizonen bizitzari eta 3 emakumeenari. Trafiko istripuak –kanpo kausa- aintzat, bi hileko murrizketa gizonentzat eta batere ez emakumeentzat.

Ezkontzak beherantz

2001ean, lehen ezkontzan gizonen %56,1 eta emakumeen %59,5 genituen; gaur egun %46,3 eta %50,8. 2016ko ezkontza-tasak bere horretan badirau, gizonen %54 eta emakumeen erdia baino zerbait gutxiago ez dira sekula ezkonduko. Orain 40 urte pertsonen ia %100 ezkontzen zen. Lehen ezkontzaren adina goraka: 36,8 urte gizonentzat (1975ean baino 10,1 urte gehiago) eta 34,6 emakumeentzat (10,4 urte gehiago). 30-35 urte bitartean gizonen %41,1 ezkontzen da; 29-34 bitartean emakumeen %45.

Euskal AEko biztanleak 3,5 migrazio egiten ditu bizitzan zehar

Migrazioak normalean probintzia bereko beste udalerri batera izaten dira (3,5etik 1,8tan gizonentzat; 1,8tan 3,3tik emakumeentzat). Euskal AEtik kanpora, 1,3 migrazio pertsonako eta batez beste (guztien %40 ia). Lurralde artean, %9.

Araban 2,7 migrazioko indizea; Gipuzkoak 3,4; Bizkaiak 3,6. Aldeak probintzia arteko mugikortasunagatik dira. Halakoak Gipuzkoak 1,8 ditu; Bizkaiak 2,1; Arabak 0,8 hiriburuan kontzentrazio demografiko handia dagoelako. Lurralde artean, Arabak pertsonako 0,4 mugimendu ditu; beste bi lurraldeetakoa bi aldiz ia.

Hiru lurraldeen artean mugitzen diren gizonen batez besteko adina, 32,7; emakumeena 33,3. Euskal AEtik kanpora doazenak zaharragoak dira: batez beste gizonek 34,7 urte eta emakumeek 34,9. Udalerrian bertan, Araban 7 mugimendu batez beste; Gipuzkoan mugikortasun txikiena. Migrazioak eta helbide-aldaketak baturik, udalerri barruan eta kanpora, bizitzan zehar bederatzi bizileku aldaketa.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00