Sociedad

Zientzia, Teknologia eta Generoa Iberoamerikako XII. Biltzarrean

Jasangarritasuna zientzian, genero ikuspegia osasunaren arloko ikerketan edota ingenieritza eta teknologia aztergai izango dira uztailaren 18tik 20ra

Cadena SER

Bilbao

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatutako Zientzia, Teknologia eta Generoaren Iberoamerikako XII. Biltzarra ospatuko da asteazkenetik ostiralera, uztailaren 18tik 20ra, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Aurtengo edizioko lanen oinarria zientziaren, teknologiaren eta osasunaren artean dagoen harremana generoaren ikuspegitik aztertzea eta eztabaidatzea izango da. Nazioarteko 120 adituk parte hartuko dute, besteak beste, Mexiko, Costa Rica, Brasil, Txile, Alemania, Kuba, Argentina, Ekuador edo Espainiatik helduak.

Hasierako ekitaldia 09.00etan izango da eta Eulalia Pérez Sedeño biltzarreko presidenteak, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Juan Carlos Toscano Grimaldi Iberoamerikako Estatuen Erakundeko ordezkariak eta Idoia Fernández EHUko Berrikuntza, Gizarte Konpromiso eta Kulturgintzako errektoreordeak parte hartuko dute.

Genero ikuspegia zientzian

Hiru egunetan zehar, biltzarreko parte hartzaileek sei gai multzo landuko dituzte: Genero ikuspegia osasunaren arloko ikerketan, esku hartzean eta praxian; Ingeniaritza eta teknologia; STEAM diziplinak: ibilbide akademiko-profesionaletan duten eragina; Ezagutza tekno-zientifikoa eraikitzea; Zabalkunde eta hedapen zientifikoa eta teknologikoa: diskurtso hegemonikoak zalantzan jartzen; eta Zientziak: ikerketa, jasangarritasuna eta garapena.

Biltzarra bi urtean behin antolatzen da. Lehenengo aldiz Madrilen antolatu zen, 1996an, eta ondoren, besteak beste, Panaman, Kuban, Brasilen, Argentinan eta Mexikon egin da. Azken edizioa Costa Rican antolatu zen, 2016an. Eusko Jaurlaritzaren, Iberoamerikako Estatuen Erakundearen eta L'Oréal Unesco programaren laguntza izan du antolakuntzak biltzarra prestatzeko.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00