Euskara gailurrean

Hizkuntza bultzatzeko asmoz, hamabost gaztetxo Nepalerantz abiatuko dira urriaren 10ean

Malen Osa, Igor Mugarza eta Maddi Oyhagaray Oñatin /

Helburua euskara edonon zabaltzea da. Hori buruan, datorren urriaren 10ean, hamabost gaztetxo Nepalerantz abiatuko dira ikasgelatik kanpo hizkuntzak duen garrantzia nabarmenduz. Bi erronka ditu Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere proiektuak. Alde batetik, euskararen erabilera indartzea. Bestetik, natura ezagutu eta gozatu. 

Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere

A vivir que son dos días Euskadi irratsaioa horietako hiru gaztetxorekin egon da. Malen Osa, Igor Mugarza eta Maddi Oyhagaray joateko irrikatsu daude. Diotenez, euskarak beraintzat oso garrantzi handia du eta ahal duten urrunena eraman nahi dute. Iritzi berekoa da Felipe Uriarte mendizalea. Gaztetxoekin bidaiatuko du Himalayara eta han 10 sherparekin bilduko da. Irailaren 16an, Oñatiko San Miguel eleizan kontzertu bat ospatuko da non Et Incarnatus, Mikel Urdangarin, Niko Etxart, Naia Robles eta Petti eta Maiderrek parte hartuko duten.

Cargando
Cadena SER

¿Quieres recibir notificaciones con las noticias más importantes?