Sociedad

Euskadi Londresko World Travel Market azokan

Bisitari britainiarrei luzatutako turismo eskeintza aurkeztuko du nazioarteko azokarik ospetsuenetarikoan

Pexels

Bilbao

Euskadik Londresko World Travel Market Turismoaren arloan egiten den nazioarteko azokarik ospetsuenetarikoan parte hartuko du haste honetan eta astelehenetik asteazkenera bitartean egingo da bidaia agentzien, turismoaren arloko profesionalen eta nazioarteko bidaia antolatzaileen parte hartzearekin. Eukal ordezkaritzaren buru Alfredo Retortillo Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu eta Harkaitz Millan Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendaria izango dira

Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez, Euskadik izango duen "espazio bereziak" euskal enpresentzako gune bat izango du, nazioarteko bidaia antolatzaileekin eta bidaia agentziekin bilerak egin ditzaten. Halaber, euskal enpresaburuek "speed meeting" izeneko lan jardunaldietara bertaratzeko aukera izango dute, azoka hasi baino ordubete: bost minutuko bilera laburrak izaten dira, harreman berriak egin ahal izateko.

Jaurlaritzaren arabera, Euskadi "gero eta erakargarriagoa" da turista britainiarrentzat. Horrela, urtarriletik iraila arte, 104.000 bisitari britainiar pasatxo izan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2017ko epe berean baino % 11 gehiago. 2017 osoan 117.000 turista britainiar izan ziren Euskadin, eta haien bilakaerak etengabe egin du gora 2011tik, %62ko hazkundearekin. Hain zuzen, iraila da Euskadi bisitatzeko gogokoen duten hila.

Ondokoak dira turista britainiarrek Euskadi bisitatzeko duten erakargarritasunak: enogastronomia (%24), hiriak bisitatzea (%21) eta "touring" (% 20). Horrela, The Basque Route produktuak presentzia nabarmena izango du euskal standean.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00