Últimas noticias Hemeroteca

Grotte

Unai Peñalvo 13 urte

Leize bat bezala da, baina ez da guztiz leizea, amalurraren ahoa baizik. Ikusten ez den leku batean dago, basoan, eta begirik eduki ez arren, dena ikusten du.

Azkenaldi honetan bere gorputza aldatzen ari dela sumatu du. Ez da lehen bezala, gaixotzen hasia dago. Aldaketa bortitzek bere boterea urratzen dute. Horrela jarraitzen badu bere izana galduko du. Etsairik nagusiena gizakia du, jo eta su bere masa hondatzen jarduten duelako.

Txundigarriena berak pentsatzen duena da, errealitatearen islada, alegia: “Gizakiak ez daki eragiten dituzten suntsiketak bere biziarekin bukatuko duela”, eta hauxe dugu, leize moduko aho baten istorio gordina.

Cargando
Cadena SER

¿Quieres recibir notificaciones con las noticias más importantes?