Sociedad

Lau biztanletik batek unibertsitate prestakuntza du Euskadin

499.124 pertsonek goi-ertain edo goi mailako unibertsitate ikasketak izan arren %20ak bakarrik dauka titulu akademikoa

Pexels

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hamar urte eta gehiagoko 499.124 pertsonek goi-ertain edo goi mailako unibertsitate ikasketak zituzten 2016an, bukatuak edo ez, hau da, erkidegoko adin horetatik biztanleen %25,3k, Eustaten datuen arabera.

Cadena SER

Bost urte lehenago, 2011an, 475.598 pertsona ziren ikasketa maila horietan (%24,1). Horrela, bost urteko aldian %1,2 puntuko hazkundea izan da. Emakumeen artean proportzioa %27,4 zen 2016an, gizonen kasuan %23 zen bitartean. Horrela, emakumeen aldeko diferentzia handiagotu egin zen 2011tik 2016ra: %3,5 puntutik %4,4 puntura.

Beste muturrean, hamar urte eta gehiagoko biztanleen %0,4 analfabetoak ziren 2016an: gizonen %0,2 eta emakumeen %0,5. Halaber, 65 urte bete bitartean, analfabetoen tasa %0,1 zen, eta hortik aurrera %0,9.

Lurraldeka, ikasketa mailen arteko aldeak txikiak ziren 2016an. Hain zuzen, bigarren mailako ikasketak zituztenen portzentajerik handiena Araban zegoen, %22,9rekin, EAE osoan %21,8 zen bitartean. Bizkaian unibertsitate ikasketadunak %26,1 ziren, eta EAE osoan %25,3, eta Gipuzkoan ikasketa profesionalak egindakoak %19 ziren, EAEn baino %1,1 puntu gehiago.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00