Últimas noticias Hemeroteca

Milioi bat euro enpresa eta elkarteen artean berdintasuna sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak lau diru laguntza deialdi onartu ditu emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta berdintasuna lantzeko

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen lau diru laguntza deialdi onartu ditu. Deialdiok 1.056.000 euro banatuko dituzte 2019an udal, enpresa eta elkarteen artean, emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko.

Cadena SER

Hain zuzen, Jaurlaritzak jakinarazi duenez, alde batetik, 376.000 euro banatuko ditu elkartegintza sustatzeko, emakumeek gizarteko esparru guztietan parte hartzeko emakumeen elkarte eta federazioen eta berdintasuna helburu duten elkarteen artean.

Halaber, 240.000 euroko beste deialdi bat onartu du, emakumeen aurkako indarkeria portaerei buruzko sentsibilizazio eta prebentzio jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei zuzenduta.

Horrekin batera, udal, koadrila eta mankomunitateen artean 360.000 euro banatuko ditu, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko edota berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko.

Gainera, Jaurlaritzak 80.000 euroko diru laguntza onartu du enpresek emakume eta gizonen berdintasunerako diagnosiak eta planak egin ditzaten. Azkenik, Emakundek 2019rako deitutako emakume eta gizonen berdintasunerako hiru beka deialdi onartu ditu Gobernu Kontseiluak, 70.000 euroko balioarekin.

Cargando
Cadena SER

¿Quieres recibir notificaciones con las noticias más importantes?