Últimas noticias Hemeroteca

Korrikaren ibilbidea ezagutu nahi duzu?

Euskal Herri osotik pasako den euskararen aldeko herri-lasterketa erraldoia martxoaren 30ean hasiko da Otxandion, eta apirilaren 9an amaituko da, Iruñean

Ohi bezala, aurreko Korrika amaitu zen herrialdean hasiko da aurtengoa, Bizkaian. Otxandio izan da irteera emateko AEK-k aukeratu duen herria, martxoaren 30eko arratsaldeko 17:00etan. Egun horretan bertan lehenengo hiriburura ailegatuko dira korrikalariak, Gasteizera, hain zuzen. Arabatik jarraitu eta Nafarroara pasatu, hortik iparralderantz abiatu eta apirilaren 2an Donibane-Garazi bigarren mugarria joko dute, goizeko 11:00ak aldera.

Arratsaldeko 17:24ean Baionatik igaro; Lapurdi eta Nafarroa Beherea zeharkatu eta Maule iragango du Korrikak, apirilaren 3ko 09:55ean. Nafarroa Behera eta Garaiatik arineketan pasatu ostean, iparralderantz abiatuko da berriro eta hilak 4an Donostiara helduko da, iluntzeko 18:45ean. Hurrengo egunetan, Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldea izango da nagusi, Bilbo hiriburu bizkaitarrera heldu arte ostegunean, hilak 6, 16:52ean.

AEK

Lurralde guztietatik igaro ostean, Euskal Herriko lekukoak hegoaldea eskuz esku zeharkatuko du apirilaren 9ko goizean bere helmugara ailegatu arte: Iruñea. Mezuaren irakurketa eta amaiera jai handiaren hasiera goizeko 12:30erako aurreikusita dago, Sarasate pasealekuan.

Korrikaren 20. edizioa izango da aurtengoa, “BatZuk” lelopean (“Bat egitera, zuk egitera, euskaraz”). Kilometroak erreserbatzeko aukera zabalduko da urtarrilaren 23an. Interesdunek Korrika bulegoekin harremanetan jartzea besterik ez dute, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko.

Cargando
Cadena SER

¿Quieres recibir notificaciones con las noticias más importantes?