Últimas noticias Hemeroteca

Eibarko Antzerki Jardunaldien 40. urtebetetzea

Guztira, 21 antzezlan taularatuko dira eta horietako lau euskara hutsean eskainiko dira

Eibarko Antzerki Jardunaldien 40. edizioa martxoaren 3tik apirilaren 6ra bitartean luzatuko da. 21 antzezlan izango dira guztira eta, horietako lau euskara hutsean eskainiko dira. Josep María Flotats, Iñaki Miramón, Juan Gea edota Luis Varela dira Coliseoaren eta Hezkuntza Esparruko Antzokiaren eszenatokietara igoko diren antzezle batzuk. Hala adierazu dute Eibarko Alkate Miguel de los Toyosek, Iñaki Arriola alkate ohiak, Kultura eta Turismoko diputatuak, Denis Itxasok, eta Eibarko Antzerki Jardunaldien arduradunak, Juan Ortegak.

Cadena SER

Jardunaldiak marxoaren 3an hasiko dira Giza Estatuen XV. edizioarekin, 17:00etan Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean. Hiru egun beranduago, martxoaren 6an, Coliseo Antzokiak Josep María Flotats antzezlearen "Encuentro con Josep María Flotats" hitzaldia hartuko du, 19:00etan, aurtengo jardunaldiei hasiera emateko. Hurrengo egunean, martxoaren 7an, Jean Claude Grumbergen "Serlo o no. Para acabar con la cuestión judía" antzezlana taularatuko du Flotats berak Arnau Puigekin batera, Coliseoan, 20:30ean. Edizio berrian aipagarriak diren antzezlanak, besteak beste, hauexek dira: Héroes (Txalo Produkzioak); Universario (Marcel Gros); Guernica 1913 (Rafa Herce); La Crazy Class (L`'OM IMPREBÍS); Terror y miseria en el primer franquismo (UC Antzerki Taldea); Liquidación por cierre (Che y Moche Antzerkia); Último tren a Treblinka (Vaivén Produkzioak); Medea (Andrés Lima); Cervantes ejemplar (Micomicón); La educación de los cerdos (Narruzko Zezen) edota Borobil Teatroa konpainiaren Fuera de juego (Eibar Kirol Elkarteak babestutako emanaldia).

Martxoaren 3tik apirilaren 6ra bitartean ospatuko dira

40. urteurrenean, 156.485,54 euro inguru bideratu dira 2017ko Antzerki Jardunaldietara; Gipuzkoako Foru Aldundiak 21.000 euro eman ditu, Eusko Jaurlaritzak 19.000 euro eta bestelako erakunde pribatuek 6.000 euro inguru eman dituzte. Eibarko Udalak, berriz, 56.000 euro baino gehiago bideratu ditu.

Cargando
Cadena SER

¿Quieres recibir notificaciones con las noticias más importantes?