Últimas noticias Hemeroteca

Badator Korrika

"Batzuk" lelopean, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitarte, Otxandiotik Iruñera

Aurtengo edizioak, 20. alegia, 2.535 kilometroko ibilbidea izango du, Otxandion hasi eta Iruñean bukatuko da.

11 egunez gelditu gabe, AEKren eskutik lasterketak euskararen aldeko aldarria luzatu nahi du Batzuk lelopean (Bat eta Zuk hitzak elkartuta hizkuntza eta kultura azpimarratuz). Antolatzaileek diotenez, "euskara hizkuntza, kultura eta mundu bat da: bertoko hizkuntza, gure kultur izaera eta munduan nor izateko modua". "Beharrezkoa da euskara arretaz zaintzea. Gure nahia eta denon egitekoa da euskara aukera-berdintasunean bizitzea egunero eta eremu guztietan. Herritar guztiok bizi behar dugulako aukera-berdintasunean egunero eta plaza guztietan", AEKren hitzetan.

1980. urtean sortu zenetik euskera-zabalkundea eta hizkuntzen arteko berdintasuna izan ditu helburu Korrikak.

Apirilaren 2an Baiona aldera joko du eta handik Donostira 4an. Bilbon 6an izango da eta apirilaren 9an Iruñara irtisiko da.

Herrietan eta auzoetan eratu diren Korrika Batzordeen bitartez parte har daiteke. Aurten, orain dela 37 urte Korrika lekukoa abiarazi zuten sortzaileak omendu nahi ditu.

Cargando
Cadena SER

¿Quieres recibir notificaciones con las noticias más importantes?