Últimas noticias Hemeroteca

Martes, 10 de Diciembre de 2019

Otras localidades

LA VENTANA LA VENTANA Andrés Velencoso y Quique Dacosta en 'La Ventana'

Ibilaldia 2017, elkarrekintzaren ondarea

Maiatzaren 28an ospatuko da Mungian 'Egunero Alkarregaz' lelopean euskara eta euskal kultura ardatz dituela

Ikastolak sortu zituztenen eredua jarraituz euskal kultura eta euskara ardatz hartuz, Egunero alkarregaz lelopean Larramendi Ikastolak dena prest dauka maiatzaren 28an Mungian ospatuko den 39. Ibilaldirako.

Pedagogia aurreratu eta aurrerakoia bultzatzen duen eredua landuz, ikastolako irakasle, langile, guraso, ikasle eta ikasle ohiek herria eta ikastolaren arteko elkarrekintzaren bitartez euskeraren garrantzia azpimarratu nahi dute. "Herritik sortu ginelako eta herriarentzat dihardugulako, urte osoan zehar ospatuko dugu gure herriaren etorkizunarekin lotzen gaituen ardura eta ilusioa", diote Larramendi Ikastolako antolatzaileek.

Ikastolak 50. urteurrena ospatzen du eta "Larramendi ikastola bultzatu zutenen ondarea 50 urte barru izango direnek izan dezaten aldeko lana egunerokoa dela erakutsi nahi dugu Ibilaldian, urte osoko ekintza ere baitelako. Katea apurtu ez dadila", adierazi dute.

Lau gune izango ditu Ibilaldiak: Egunero izenekoa, ikastolan kokatua; Erdu, Iturbaltzako auzoan; Alkarregaz, Atelan; eta Jaio, herri erdigunearen hasieran.

Ospakizunaren helburuen artean, egitarau herritarra, parekidea eta parte hartzailea izatea daude, adin guztietako pertsonentzako ekitaldiak egongo direla.

Eragile moreak martxan

Alde batetik, eraso sexistak egonez gero, Ibilaldi egunean lan egingo dutenen eskura egongo da aurrez formazio batean aurkeztuko den PROTOKOLOA.

Gainera, Ibilaldi egunean ERAGILE MOREAK burubelarri eraso sexistak prebenitzeko zaintza lanetan arituko dira. Eragile Moreak bi modutara ager daitezke: gune guztian zehar, gune guztietan egongo diren txandetan zaintza eginez, eta  Ibilaldian beste txanda bat egiten ari direla edo egiten dutena eginda (bokata jaten, kontzertua entzuten, puzgarrietan umeak zaintzen edo ibilbidetik zehar daudela ere) paisaia morez (erasoen aurkako jarreraz) koloreztatuko dutenak.

Cargando
Cadena SER

¿Quieres recibir notificaciones con las noticias más importantes?