Lunes, 03 de Agosto de 2020

Otras localidades

EIT Food, euskal elikadurari bultzada

EIT Food nazioarteko partzuergoaren hegoaldeko nodoak Euskadin izango du egoitzetako bat

EIT Food, euskal elikadurari bultzada

Pexels

Ekintzalletza, berrikuntza, negozio-sorrera, komunikazio eta hezkuntzaren alorretan, elikagai-hornidurako kate jasangarri eta lehiakorren sorrera sustatzeko dator EIT Fooden hegoaldeko nodoa Euskadira. Europako elikagaien sektorea erakargarri bihurtzeko eta, hartara, inbertsioa areagotzeko, enpresa berriak sortzeko eta hemengo talentuari bertan eusteko oinarriak jarriko ditu EIT Food partzuergoak.

Pexels

EIT Fooden hegoaldeko nodoaren egoitzetako bat kokatzeko hautatu izanak nekazaritzako elikagaien Europako industriaren erreferentziazko lurralde bihurtzen du Euskadi. Europa osoan berrikuntza eta enpresa-espiritua sustatzea xede duen European Institute of Innovation & Technology (EIT) erakundearen laguntza du partzuergoak. Datozen zazpi urteetan, 1.200 bat milioi euro inbertituko dituzte partzuergoko kideek, eta beste 400 milioi finantzatuko ditu EITk. EIT Food CLC South du izena enpresak, eta AZTI izango du buru lehenbiziko bi urteetan. Haren bidez egingo dira nodoaren ekintzailetza- eta berrikuntza-jarduerak Espainian, Israelen eta Italian. Eusko Jaurlaritzak laguntza emango dio ekimen horri Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruan, lehentasun estrategikotzat baitauka Euskadi herrialde lehiakorra izatea ezagutzari eta berrikuntzari dagokienez.

1.200 empresa txiki

Acesur, Angulas Aguinaga eta Grupo AN enpresak, AZTI eta CSIC ikerketa-zentroak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoa dira bazkideetako batzuk. Italiak, berriz, bi bazkide ditu (Italiako Abeltzainen Elkartea eta Turingo Unibertsitatea), eta hiru Israelek (Algatechnologies, Strauss Taldea eta Technion). Kolaboratzaile-sareari esker, sektore horretako 1.200 bat enpresa txiki eta ertainekiko zuzeneko lotura du nodoak. Elikagaien geroa da Europako Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat, elikadura baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren aukera-eremuetako bat.

Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa gidatzen duen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailak jakinarazi duenez, oso garrantzitsua da Europako elikaduraren etorkizuneko estrategia definitu ahal izatea, bai eta Euskadi hori gauzatu behar duen partzuergoko kide izatea ere: "Gizartearen premiei erantzuteko ez ezik, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko ere aukera bikain baten aurrean gaude"

Cargando

Escucha la radio en directo

Cadena SER
Directo

Tu contenido empezará después la publicidad

Programación

Último boletín

Emisoras

Elige una emisora

Cadena SER

Compartir

Tu contenido empezará después de la publicidad

Cadena SER

¿Quieres recibir notificaciones con las noticias más importantes?