Últimas noticias Hemeroteca

Lunes, 16 de Diciembre de 2019

Otras localidades

"Ia ikasle guztiek erderaz egiten dute beraien artean"

Euskera menperatzen duten gaztetxoak gero eta gehiago dira bainan erabilera gutxitzen ari da

Euskararen Nazioarteko Egunean, A vivir que son dos días Euskadi irratsioa Zubiri-Manteo Ikastetxera joan da bertan ikasle eta irakasleekin euskeraren giroa ezagutzera. Euskadiko ikasleen eskola giroko euskararen erabilera jasotzen duen Arrue Ikerketak dioenez, euskararen erabilerak gora egin du 2011-2015 epean, bainan jolastokian erabilera txikiagotu egiten da.

Asier Urrutia eta Amagoia Escudero irakasleak / Cadena SER

Eider Egañaren ikaslea da. Bere ustez  murrizketa horren atzean ohitura falta dago. Gauza bera pentsatzen dute Nora Garmendiak, Ekaitz Otegi eta Idoia Arruabarrenak. Aitor Egañak adierazten duenez, euskara gaztelania baino gehiago gustatzen zaio bainan "jolastokira irteten garenean automatikoki erderara jotzen dugu".

Asier Urrutia Zubiri-Manteoko irakaslea da. Dioenez "ia era bat erderaz egiten dute beraien artean, %98k. Niri zuzentzerakoan batzuk badaukate oriandik kontzientzi piska bat eta euskaraz hasten dira bainan elkarrizketa sakonagoa bada edo iritzi sakonago bat eskatzen badiet barruragotik erantzun behar duten guztia erderara bihurtzen dute automatikoki". Amagoia Escuderok ere iritzi bera du. Berak "estres linguistikoa" aipatzen du "bai irakasleentzat baita ikasleentzat ere. Badirudi batzuk euskera ondo menperatzen dutela eta gaitasuna badutela bainan ingurukoek gazteleraz egiten badute beraiek ere gaztelerara jotzen dute nekagarria bait da".

Cargando
Cadena SER

¿Quieres recibir notificaciones con las noticias más importantes?