Gizonok esan eta egin
Gizarte askeagoa eta berdintasunezkoa lortzeko aplikazio informatiko bat sortu du Emakundek
Bilbao
Emakundek Gizonok Esan eta Egin kanpaina aurkeztu du. Gizonei zuzenduta dago eta hiru helburu ditu:
- Berdintasunaren aldeko ekintza zehatzetan inplikatzea
- Eskura ditugun baliabideak erabiltzea eta hedatzea, gizonongan eta gure jarreretan aldaketa gertatzea sustatzeko
- Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako borrokarekin bat egitea
Gizarte askeagoa eta berdintasunezkoa lortu ahal izateko aplikazio informatiko bat sortu du Emakundek. Urrats gutxitan matxismo maila aztertzen, konpromisoak aukeratzen eta praktikan jartzen eta horien jarraipena egiten lagunduko du. Ekintza konkretuak eginez gizonek egunerokotasunean berdintasunarekin duten konpromisoa handitu nahi du hainbat eremutan: zaintzan erantzunkidetasuna bultzatzeko, indarkeria matxistari aurre egiteko, berdintasunaren aldeko ideiak hedatzeko, mezu eta jarrera sexistak salatzeko eta abar.

Aloña Velasco
Con tres décadas de experiencia en radio y televisión, Aloña Velasco es licenciada en Comunicación Audiovisual...




