Últimas noticias Hemeroteca

Miércoles, 16 de Octubre de 2019

Otras localidades

Geometria lezioa Txatximintan

Alaitz Sagarzazu (13 urte)

Joko geometrikoez eraikitako gela bat dela pentsatu genezake hasieran. Nik aldiz, haur baten irudimenaren barruan nagoela pentsatzea nahiago dut. Haurrek burmuinean dituzten ideia eta sentimendu desberdinak ikusten dira ñabardura bakoitzean.

Irudimenaren gela honetan, kubo bat ikusi genezake erdian, ez du antolaketa zehatzik, ez da perfektua. Ingurua, forma zehatzik gabeko kolore amaigabeek janzten dute gela osoa. Gainera, leihoetatik kanpora begiratu genezakeela dirudi, izan ere haurrek askatasunaren aldeko ideiak ditugu. Irudimenaren gelatik irteteko gogoa sentitu badut ere, bertan gustura bizi naizela uste dut. Agian ni neu naiz gela honen sortzaile eta zuek nire bisitariak. Bertatik gidatuko zaituzte barruan duzuen umea ateratzea lortu dezazuen.

Cargando
Cadena SER

¿Quieres recibir notificaciones con las noticias más importantes?