Sociedad | Actualidad

Miren Agur Meabe idazlea euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak

95 lagun dira sorreratik Euskararen Akademiak izendatu dituen euskaltzain osoak.

Miren Agur Meabe, euskaltzain berria/Etxepare Euskal Institutua

Miren Agur Meabe, euskaltzain berria/Etxepare Euskal Institutua

Bilba

Euskararen Akademiak euskaltzain berria izendatu du gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian egin den Osoko bilkuran. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Xabier Kintana emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, eta Miren Agur Meabek erdietsi du Euskaltzaindiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengoa. 2021eko urrian, Gasteizko Etxezarra eraikinean egindako Osoko bilkuran, Akademiak euskaltzain emeritu izendatu zuela Xabier Kintana euskaltzain osoa; Izan ere, emeritu izateko 75 urte beteak izan behar dituzte euskaltzain osoek. Ondoren, 2022ko urtarrilaren 28an amaitu zen hutsune hori betetzeko hautagaiak aurkezteko epea. Hautagai bakarra aurkeztu zuten euskaltzainek Bilbon egin zen Osoko bilkuran —Miren Agur Meabe, hain zuzen— eta gaurko bilkuran idazle bizkaitarraren aldeko hautua egin dute euskaltzainek.Orain, zortzi hilabeteko tartea izango du euskaltzain lekeitiarrak sarrera-hitzaldia prestatzeko, eta epe berdina izango du erantzunezko idazkia egin behar duen euskaltzainak berea prestatzeko. Gero, harrera-ekitaldia egingo zaio.

Miren Agur Meabe, Lekeition jaio zen 1962an. Irakasle-ikasketak eta Euskal Filologia ikasi, eta irakaskuntzan eta testu-liburugintzan aritu zen urte askoan. Gaur egun, helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du, bai prosa bai poesia. Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n, Azalaren kodea eta Bitsa eskuetan poema-liburuengatik; eta Euskadi saria hiru aldiz erdietsia da, Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2011) gazte-nobelei esker. Mila magnolia-lore albuma 2012ko IBBYren Ohorezko Zerrendan ageri da, eta 2021ean Espainiako Poesia Saria irabazi zuen, Nola gorde errautsa kolkoan lanagatik. Baina literatur itzulpengintzan ere aritzen da tarteka. Besteak beste, Foro ugh Farrokhzad poeta irandarraren eta Skolastique Mukasonga ruandarraren obrak ekarri ditu euskarara.

Ohorezko aitortzen artean, Lauaxeta saria (2007), Rosalia de Castro (2012) eta Deia Hemendik (2015) aipatu behar dira. Era berean, haren testuetako batzuk hainbat hizkuntzatara eta braillera ere itzuli dituzte.Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an, ibilbide oparo horren esker onez.

Gaur egun, 24 euskaltzain osoz, 7 euskaltzain emerituz, ia 150 bat euskaltzain urgazlez eta 68 ohorezko euskaltzainez osatua da Euskaltzaindia. 95 lagun euskaltzain oso dira 1918tik gaurdaino Akademiak izendatu dituenak.

Hona hemen gaur egungo euskaltzain osoen zerrenda (guztira, hogeita lau): Sagrario Aleman, Adolfo Arejita, Aurelia Arkotxa, Bernardo Atxaga, Miren Azkarate, Miren Agur Meabe, Jean-Baptiste Coyos, Patxi Goenaga, Roberto González de Viñaspre, Jabier Kaltzakorta, Joseba Lakarra, Alfontso Mujika, Beñat Oihartzabal, Miren Lourdes Oñederra, Paskual Rekalde, Andoni Sagarna, Patxi Salaberri, Pello Salaburu, Ana Toledo, Miriam Urkia, Andres Urrutia, Xarles Videgain, Patxi Zabaleta eta Mikel Zalbide.

Eta hauexek dira egungo emerituen izenak (guztira, zazpi): Jean-Louis Davant, Andres Iñigo, Xabier Kintana, Jose Luis Lizundia, Txomin Peillen, Patxi Uribarren eta Ibon Sarasola.

Gaurko Ageriko bilkuran, Euskaltzaindiak diplomak banatu ditu ohorezko euskaltzain berrien artean. 2021eko azaroan, 26 ohorezko eta 19 urgazle berri izendatu zituen Euskaltzaindiak, eta urgazle berrioi apirilaren 29an banatuko zaizkie diplomak, Baionan egineni den ekitaldian. Ohorezko berriak hauek dira:

Araba / Bizkaia: Antton Aldekoa-Otalora (Iurreta, 1951), Pilare Baraiazarra (Meñaka, 1938), Jesus Eguzkitza (Atxondo, 1946), Juan Luis Goikoetxea (Mungia, 1947), Lontzo Zugazaga (Gamiz, 1943).

Gipuzkoa: Luis Alberto Aranberri Amatiño (Eibar, 1945). Itziar Idiazabal (Gaintza, 1949), Anjel Lertxundi (Orio, 1948), Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio-Itsaso, 1945), Jose Antonio Mujika (Donostia, 1943), Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944), Josu Zabaleta (Legazpi, 1948).

Andu Lertxundi ekitaldian/Euskaltzaindia

Andu Lertxundi ekitaldian/Euskaltzaindia

Andu Lertxundi ekitaldian/Euskaltzaindia

Andu Lertxundi ekitaldian/Euskaltzaindia

Nafarroa: Manolo Arozena (Goizueta, 1949), Carlos Garaikoetxea (Iruñea, 1938), Maria Pilar Lasarte (Leitza, 1937), Daniel Lopez (Ablitas, 1948), Rosa Miren Pagola (Iruñea, 1949), Pakita Zabaleta (Leitza, 1948).

Ipar Euskal Herria: Piarres Aintziart (Heleta, 1937), Luzien Etxezaharreta (Hazparne, 1946), Daniel Landart (Donoztiri, 1946), Mixel Oronoz (Baigorri, 1935), Marikita Tambourin (Baigorri, 1946).

Euskal Herritik kanpokoak: Bernhard Hurch (Schärding/Inn, Austria, 1955), José Antonio Pascual (Salamanca, 1942), José María Sánchez Txepetx (Cartagena, 1952).

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00