Flauten unibertsoa ezagutzera emango du Juan Mari Beltranek kontzertu baten bitartez
Txulubite malabite izenpean maiatzaren 14an aurkeztuko du lana Victoria Eugenia Clubean
Juan Mari Beltranek enziklopedia berri bat osatu du / Syntorama
Bilbao
Bere ibilbide zabalaren ondoren, euskal musika-tresenen inguruan duen ezagutza guztiari difusioa emateko helburuarekin, euskal musikaren ikertzaile eta eragilea den Juan Mari Beltran musika-instrumentuen inguruko egitasmo berri batekin dator. Entziklopedia berri bat osatu du instrumentu guztien nondik norakoak azalduz. Urtero ale bat argitaratuko du datozen lau edo bost urtetan, musika-tresna talde ezberdinen inguruan.
Herri ondarean erabili izan diren hots soinu-tresnen entziklopedia osatzea du helburu "Soinu-tresnak euskal herri musikan" titulua duen egitasmo honek. 2022 honetan kaleratu berri da lehen libur-Cda, non aerofonoen multzoko flautak diren lehen zatia aurkeztuko duen Beltranek.
Euskal Herrian flauta deritzen haizezko soinu-tresna ugari ditugu; hain zuzen ere, aski ezaguna den txistuaz gain, ezezagun zaizkigun beste hainbat flauta mota ere jo izan dira gure lurretan: abrikot hezurrezko txilibituak, pistoi flautak, xirula, kanaberazko zeharkako flautak eta abar.“1999an euskal soinu-tresnak aurkezteko Euskal Herriko Soinu-Tresnak CD-ROM interaktiboa sortu genuen Elhuyar Fundazioarekin, baina material hori zaharkitua geratu da”, azaltzen du Beltranek. Orain, artikulu horiek berritzeaz gain, euskarri fonografiko bat argitaratuko da. Era berean, entziklopedia tradizional moduan proposatzen den egitasmoak Soinuenearen webgunean atal digitala izango du, eta idatziak hainbat material multimediaz osatuko dira.
Txulubite malabite
Instrumentu horien bereizgarri diren soinuak zuzenean ezagutzeko aukera izango da proiektua aurkezteko prestatutako kontzertu berezi baten bidez, txulubite malabite… izenpean. Aerofonoen soinu eta ezaugarri desberdinak zeintzuk diren ezagutu ahal izango da emanaldi berezi honetan. Proiektua aurkezteko kontzertua, hain zuzen ere, datorren maiatzaren 14an izango da Donostiako Victoria Eugenia Clubean. Juan Mari Beltranekin batera, Errege Belda, Ander Barrenetxea eta Aitor Gabilondo izango dira oholtza gainean. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean izango da eta sarrerak dagoeneko salgai daude Donostia Kultura webgunean.
Aloña Velasco
Con tres décadas de experiencia en radio y televisión,...Con tres décadas de experiencia en radio y televisión, Aloña Velasco es licenciada en Comunicación Audiovisual por la Universidad de Navarra y posgrado en Análisis de Datos y Big Data por la Universidad de Deusto. En la actualidad, trabaja en la Cadena SER y centra parte de su actividad profesional en la organización y conducción de eventos.