TTIPI TTAPA, TTIPI TTAPA
Andoinen hasi da gaur Korrikaren 18.edizioa, bere helmuga Baionan dagoen arren Bizkaiatik igaroko da ere eta edonork parte hartu dezake
Euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren 18. edizioa da aurtengoa. Gaur Andoainen hasi da baina bere ibilbidea izugarri luzea da. Gure hirira, Bilbora, ez da ostegunera arte helduko. Baina bai Bizkaiara, Durango aldera, hain zuzen ere. Egun bat lehenago izango da hau.
Beraz, joan itzazue zapatilak eta beroketak prestatzen, Korrika iristear baitago!
Korrikak 18. ediziorako propio sortu duen arropa eta bestelako osagarriak salgai daude Euskal Herriko hainbat dendatan eta AEKren euskaltegietan. Bilbon, Somera kalean.
Aurten ere Korrikak musika pertsonalizatua dakar berarekin, oraingoan Esne Beltza taldearen eskutik izan da.
Lasterketari buruzko informazioa, sakelako telefonoen neurrira ere jarri dute. Ibilbidea, ekitaldien agenda, jokoak eta beste hainbat xehetasun baliagarri dakartza Android eta Applerako doan jaitsi daitekeen aplikazio berriak.
Baina ez pentsa Korrika Euskal Herriko kontu soila denik. Bruselasen hasi zen martxoaren 9an. "Euskaraz Mintzo" taldeak kilometro bat erosi zuen eta honen ibilbidea egin zuten Bruselaseko parke batetan 30 bat pertsonek euskarazko abestiekin eta guzti.
Beno ba, zorte on korrikalari guztiei. Lasterketarako eguraldiaren adiskidetasuna izan dezagun otoitz egin beharko dugu bilbotarrek.
Korrikaren ibilbidea ezagutu nahi? www.korrika.org




