Ocio y cultura

"Aldapak leuntzen"

Portugaleteko Asti Leku ikastolako arduradunek "aldapak leuntzen" goiburu eta abesti izenburuarekin aurkeztu dute Ibilaldia, Bizkaiako Ezkerraladean euskarak dituen aldapak leuntzea du xede

Ibilaldiak 7,5 kilometroko ibilbidea eta bost gune izango ditu: Asti Leku ikastola, Sestao (Las Camporras), Portugalete (La Canilla), Santurtzi (La Naútica) eta Metro (San Roke enparantza).

Txus Bilbaok, Asti Leku ikastolako zuzendaria nabarmendu du "urte osoa lanean" aritu direla Ibilaldia prestatzen. Ezkerraldean dauden aldapa fisikoak, ekonomikoak eta euskarak dituenak aipatu ditu helburu bezala.

Egitaraua hurrengokoa da: Irrien Lagunak, Trikizio, Hipo eta Tomax, DJak, Oihan Vega, Portugaleteko Udal Musika Banda -aurten 50 urte betetzen dituena-, Herri Oihua, Makabi, Zarama, Gatibu, Skasti, Hesian, Emon, Xabi Aburruzaga, Kherau -Ibilaldiaren kanta egin duen taldea-, Adarrots edota Aldats, besteak beste, egun oso zehar izango diren puzgarri, bazkari, abentura parke, estropada, umeentzako tailer edo sardinada batekin batera.

Adin eta gustu guztietarako ekintzak egongo dira. Gazteek bigarren eta hirugarren guneetan izango dute leku aproposena, familientzat lehenengo eta laugarrenean jarduera asko antolatu dira eta bosgarren gunean folka izango da protagonista. Han Portugaleteko Folklore Azokaren zortzigarren edizioa ospatuko baita.

Bestalde, Ibilaldiaren aurtengo omenaldia industriak euskararein izan duen eratzukisunerako izango da.

Esan beharra dago Ibilaldi hau berezia dela, metroa ibilbidearen barruan baitago. Era honetan garraio publikoa erabiltzeko dei berezia egin dute antolatzaileek. Ildo horretan, Portugaleten garraio publiko ugari dagoela zehaztu du, eta, ibilbidean bertan, metroaren irteera bat egongo dela, beste bi oso gertu izanik. Antzeko gauza gertatzen da Renferekin eta autobus zerbitzuarekin.

Udaletxeak auzokideei bideraturiko autobusak prestatuko dituzte. Gutxienez 20 inskripzio egon beharko dira hau martxan jartzeko. Inskripzioak maiatzaren 17an izango dira Errotan eta Mediatekan. Irteerak Txanporta eta Matienatik izango dira, eskolen aurreko aldamenean.

Era berean, autoz hurbiltzen direnentzat aparkaleku handia izango da Barakaldoko BECen eta Ballonti merkataritza-guneko lurpeko aparkalekua zabalduko da ere.

Ibilaldia antolatzen lagundu duten erakunde publiko, pribatu, elkarte eta ikastolei eskainitako laguntza eskertu ondoren, Bilbaok adierazi du Ibilaldiak helburu finantzarioak dituela, aurten 50 urte bete dituen Asti Leku ikastolak aisialdi eta kirol patioak egokitu eta bigarren hezkuntzako gela berriak eraiki behar dituelako.

"Aldapa Leunduz" da Ibiladiaren abestia, Kherau taldearen eskutik. Bideoklipa Asti Leku Ikastolako bolondresek grabatu dute. Eta haiek esaten duten moduan, IBILALDIA EZ DA INOLAKO PASEOA!

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00