Jokabide etikoa, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea
Udal gardentasunaren kudeaketa plana egingo du Hondarribiko EAJ-k eta udal web gunea eraberritu


Hondarribia
“Hurrengo legealdirako, EAJ-ko zinegotziek zintzo jokatuko dugu eta sistematikoki ebaluatuko dugun jokabide kodea sinatuko dugu. Gure diru kudeaketa arduratsua eta zorrik gabea izango da: ez dugu gastatuko esku artean duguna baino gehiago. Jokabide kode etikoa sinatu eta sistematikoki ebaluatuko dugu legealdian zehar”, adierazi du Txomin Sagarzazu alkategaiak.
El código iframe se ha copiado en el portapapeles
Txomin Sagarzazu, jokabide etikoari buruz
“Bestalde, herritarren parte-hartzea erraztu eta gardentasuna emango diogu web gune berrituari. Azkenaldian asko hitz egiten da ideia hauei buruz, eta EAJ-ren proposamen zehatzak hauek dira: herritarrek parte hartzeko egitasmoa aurrekontuen prozesuan parte hartzearekin hasiko da. Udal web gunea eraberrituko dugu eta bertan modu egokian emango dugu legealdi-planaren, aurrekontuen, kontratuen eta lehiaketen berri. Udal gardentasunaren kudeaketa plana egingo dugu”, esan du.




