Oinarrizko arretak UVA izpiak hartzerakoan
UVA izpiak hartzen dituzten pertsonen azaleko minbizia edo melanoma pairatzeko aukerak %74 handiagoak dira

Flickr

Bilbao
Uda gainean gainean dago eta dermatologoek eta onkologoek behin eta berriz gogorarazten dute UVA izpiek azken hamarkadetan azaleko minbiziaren gorakadarekin izan duten harremana. EKA/ACUV, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Alkarteak helarazten duenez, 2009an, Munduko Osasun Erakundeak kantzerigenotzat jo zituen ofizialki brontzeztatze artifizialeko makinak, UVA izpikoak. Duela urte batzuk Brasilen eta Australian erabat debekatuta daude, eta beste herrialde batzuk neurri berbera hartzea pentsatzen ari dira.
Estatu Batuetako ‘Mayo Clinic Proceedings’ aldizkari mediko ospetsuak egindako ikerketa batek dioenez, UVA izpiak hartzen dituzten pertsonen azaleko minbizia edo melanoma pairatzeko aukerak %74 handiagoak dira. Emakumeen artean arriskua zortziz biderkatu da eta gizonezkoen artean lauz azken 40 urteetan. Dermatologoek erradiazio ultramoreak erabiltzen dituen brontzeztatze artifizialaren jendarteratzeari leporatzen diote. Espainiar Estatuan bi urtero melanoma duten pertsonen kopurua bikoiztu egiten da. Berri ona da azaleko minbiziaren heriotza-tasa urtez urte jaisten dela, gero eta azkarrago detektatzen delako oraindik sendagarria izan daitekeen fasean eta aurkitutako melanomen tratamenduan eman diren aurrerapausoei esker.
Arauketa espainiar Estatuan
Espainian 1002/2002 Errege Dekretuak arautzen ditu UVA izpietako aparailuen erabilera eta salmenta. Beste betekizunen artean, zehazten du UVA izpiak erabiliko dituzten profesionalek kurtso teoriko-praktiko bat burutu behar dutela erradiazio ultramoreen ezaugarri eta berezitasunei buruz eta haien ondorioak azal mota ezberdinetan. Kurtsoa gainditu izanaren egiaztagiria derrigorrezkoa da brontzeztatze artifizialeko negozioan aritzeko.
Oinarrizko arretak UVA izpiak hartzerakoan:
- UVA izpiak hartu baino lehen, joan mediku edo farmazialariarengana aktibitate horrek arazoak sor ditzakeen botikaren bat hartzen ari bazara
- Ez hartu UVA izpiak bi hilabete baino gehiago jarraian
- Izpiak hartu aurretik, azala garbitu
- Bitxiak ere atera -lentillak eta gauza metalikoak-
- Homologatutako betaurrekoak erabili
- Saioen artean 48 ordu gutxienez itxaron
- Makina plastikozko geruza batekin edo bezero berri batek erabiltzen duen bakoitzean kentzen den beste material batekin estalita daudela ziurtatu behar da
- Genitalak estali
- Gomendioak jarraitu iraupen, intentsitate eta UVA izpien lanparatik mantendu behar den distantziari buruz
- Ez hartu eguzkia eta UVA izpiak egun berean
- Azala hidratatu UVA izpien saioaren ondoren
- Medikuarengana joan UVA izpiak hartu ondoren azalean babak, zauriak edo gorritasunak azaltzen badira.
Derrigorrezko informazioa
UVA izpietako egoitzen lankideek (karteletan, liburuxketan, ahoz…) informazio garbia eta zehatza eskaini behar dute erradiazio ultramoreei buruz eta haien eraginak azaletan, azal mota ezberdinei buruz eta giza taldeei buruz, zeinentzat ez dira komenigarriak edo debekatuta daukatenak. UVA izpiek azala beltzarazten dute melaninaren ekoizpena areagotzen dutelako, brontzeztatzea eragiten duen pigmentu naturala. Sakonki barneratzen dira azalean eta, erretzen ez duten arren, epe luzera kalteak eragiten dituzte. Erabiltzaileek jakin behar dute erradiazioen eraginak akumulatzen direla, ez direla denboraz desagertzen, eta gehiegi hartzen badira azalaren zahartze goiztiarra eragiten dutela eta melanoma garatzeko arriskua handitzen dutela.
“Informatutako onespena”
Lehen saioa jaso baino lehen, egoitzak bezeroaren azalaren fototipoari buruzko ikerketa bat egin behar du eta haren gaitasuna frogatu UVA izpiak jasotzeko. Fototipoak I-etik (azal oso zuria) V-era (azal oso beltzarana) doaz; gero eta zuriago izan azala harik eta gogorragoak UVA izpien ondorioak. Kabinan sartu baino lehen azken betebeharrekoa agiri informatibo baten ematea da (aipatutako alderdi guztiei buruz), bezeroak sinatu behar duena; “informatutako onespena” da, ebakuntza baterako sinatzen den parekoa.
UVA izpien publizitateakdebekatuta du osasunerako ondorio onak iragartzea UVA izpietako egoitzen publizitatea debekatuta dauka UVA izpiek gaisotasun edo min baten aurka izan ditzaketen balizko ondorio prebentibo, onuragarri edo sendagarriei buruz hitz egitea. Hala ere, ez da zaila ikustea egoitza hauetan kartelak zeinek UVA izpiek antsietatea eta kolesterola gutxitzen, odolean izan dezakegun oxigeno tasa handitzen, erreuma hobetzen, aknea, soriasisa, osteoporosia… kentzen laguntzen dutela baieztatzen duten.
Debekatuta 18 urtetik beherakoentzat eta hainbat giza talderentzat ez gomendagarriak UVA izpiak derrigorrez debekatuta daude 18 urtetik beherakoentzat. Egoitzek beraz nortasun agiria eskatu behar diete gazteei. Izpi hauek kalte ditzaketen arrisku giza taldeak hurrengoak dira: oso azal zuria duten pertsonak (oreztekin, orbanekin…), azal minbizia izan duten eta pairatu dutenen ondokoak (eta, jakina, melanoma bat pairatu dutenak), haurdun dauden emakumeak eta zenbait antibiotiko, somnifero, depresioaren aurkako sendagai edo antiseptikoak hartzen ari diren pertsonak, botika horiek erradiazioen aurreko sentsibilitatea handitzen dutelako.

Aloña Velasco
Con tres décadas de experiencia en radio y televisión, Aloña Velasco es licenciada en Comunicación Audiovisual...




