'Itsasontziak. Erreskatean!' filma ikusgai Euskadiko zinema aretoetan
Euskararen erabilera bultzateko asmoa duen programa honen bitartez, aurten Zineuskadi plataformak sei film estreinatu ditu

Zineuskadi

Bilbao
Zineuskadi plataformak familia osoarentzako filmak euskaraz eskaintzen jarraitzen du, kultur komunikazioko bitarteko gisa euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, eta ostiral honetan, uztailaren 20an, "Itsasontziak. Erreskatean!" (Norvegia, 2017) Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zenbait zinema aretotan egongo da ikusgai.
Eusko Jaurlaritzak Zineuskadi plataformaren bidez bultzatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, aurten, orain arte, sei film estreinatu dira euskaraz
Ostiral honetako estreinaldian, Elias salbamenduko itsasontzia da protagonista. Big Harbor ondoko hiritik larrialdi deia jasoko du. Ekaitza dator eta haien laguntza behar dute Zulo Beltza izeneko haitzuloan hondoa jo duen itsasontzietako bat erreskatatzeko. Erakutsitako ausardiaren sari moduan, tokiko erreskateko itsasontzi bihurtzeko aukera eskainiko diote eta, ondorioz, Eliasek bere lagunak utzi eta metropolira bizitzera joan beharko du.
Halere, hiriko bizimodua ez da espero zuen bezalakoa. Bertako talde batekin izandako liskarraren ondorioz, igortzen dituen uhin elektromagnetikoak direla-eta kliman eragina duen harribitxi bat aurkitzeko modu ilegalean induskatzen ari direla ikusiko du. Elias arerioak garaitzen saiatuko da, baina horretarako bere lagunen laguntza behar duela jabetuko da.
Non ikusi?
Errenteriako Niessen, Getxo Zinemak, Donostiako Antiguo Berri, Leioako Artea, Barakaldoko Megapark, Bilboko Multicines eta Gasteizko Florida zinema aretoetan izango da ikusgai "Itsasontziak. Erreskatean!".
Azkenik, Zineuskadik jakinarazi du udazkena "estreinaldiz beteta" iritsiko dela, eta Zinema Euskaraz programako ohiko ikusleek, besteak beste, "Small Foot", "The House with a Clock in Its Walls" eta "Udare erraldoiaren istorio sinestezina" moduko filmak ikusi ahal izango dituzte.

Aloña Velasco
Con tres décadas de experiencia en radio y televisión, Aloña Velasco es licenciada en Comunicación Audiovisual...




