'5 geltoki historian'
Familia turismoa eta industria turismoa lotzen dituen egitasmoa abiatu dute Urolan

Irekia

Familia turismoa eta industria turismoa uztartzen dituen "5 geltoki historian" izeneko egitasmoa jarri dute martxan Urola eskualdean. Proiektuak turismo jasangarria ere laguntzen du, desestazionalizazioagatik eta bisitariak lurraldetik banatzen dituelako.

Irekia

Irekia
Proiektua "Euskadi, familia turismoa" egitasmoaren esparruan sartzen da, eta bere helburua da Euskadi familientzat helmuga erakargarri gisa sustatzea. Urola eskualdearentzako proiektu turistikoak funtsezko bi elementu lotzen ditu, interes handiko elementu turistiko bilakatzeko: lehenik eta behin familia izaera eta, bigarrenik, bost geldialdien bidez "gure historiaren zati bat" berreskuratzen dela.
Azken Ibiltur azterlanaren arabera, Euskadira familian datorren bisitarien kopurua bigarren garrantzitsuena da; lehenengoak bikotean datozenak dira. Gainera, azken urteetan hazkunderik handiena izan duen taldea da, eta, dagoeneko, aisia bidaien %33 da. Hori dela eta, Retortillok esan du "garrantzitsua" dela "familientzako planak, ibilbide berriak eta Euskadi gero eta erakargarriago egingo duten baliabideak edukitzea".
Burdinbidearen museoa
Gainera, aurkezpena Burdinbidearen Euskal Museoan egin dela aprobetxatuz, Retortillok nabarmendu du burdinbideak eta garraio publikoak "Euskadiren garapenean garrantzi handia" izan zutela, eta hori museoan bertan ikusten dela. "Gure historia industriala Euskadi helmuga bereziaren identitate ezaugarri bilakatu da. Izan ere, industria turismoak, bisitatzen gaituzten bidaiarientzat eragingarriak eskaintzeaz gain, gure ondarearen funtsezko alderdi bat aldarrikatzeko ere balio du", adierazi du.
Halaber, Retortillok nabarmendu du "5 geltoki historian" egitasmo berriaren bidez turismo jasangarriko premisa nagusietako bi bultzatzen direla, desestazionalizazioa eta bisitariak lurraldetik banatzea, hain zuzen ere.
"Nahiz eta oraindik bisitaria Euskadira erakartzen duen motibazio nagusia zuzenean hirietako turismoarekin lotutakoa den, gero eta ahalmen handiagoa du Touring izenekoak. Horren bidez, bisitatzen gaituztenek beste gune batzuk ezagutzea dugu helburu, hau da, hirien elementu eragilea erakargarri izatea kostaldea, barrualdea eta gune ezezagunagoak baina erakargarriak bisitatzeko", azaldu du.




