Azken egunak 'Chagall. Urte erabakigarriak, 1911-1919' Guggenheimean bisitatzeko
Joan den ekainaren 1ean zabaldu zenetik, 420.000 pertsonatik gora hartu ditu erakusketak eta datorren irailaren 2ra arte izango da ikusgai

Fresas o Bella e Ida en la mesa / Guggenheim Bilbao

Bilbao
Bilboko Guggenheim museoan joan den ekainaren 1ean zabaldu zenetik, 420.000 pertsonatik gora hartu ditu 'Chagall. Urte erabakigarriak, 1911-1919' erakusketak, museoko iturriek jakinarazi dutenez. "Datorren irailaren 2an, igandearekin, zarratuko dira hirugarren solairuko aretoak, bertan egon baita erakusketa".

El carro volador / Guggenheim Bilbao

El carro volador / Guggenheim Bilbao
Jarraian, desinstalazio lanei ekingo zaie, gero 'Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua' erakusketa muntatzen hasteko. Azken hori irailaren 21ean zabalduko da publikoarentzat. Bi erakusketek BBVA Fundazioaren babesa izan dute.
Era berean, egunotan Bilboko Guggenheim Museora hurbiltzen diren guztiek aukera izango dute 'Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia' eta 'Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz' aldi baterako erakusketez gozatzeko, baita 'Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak' erakusketaz ere. Halaber, Javier Téllez artistaren 'Itzal-antzerkia' bideoinstalazioa ikusi ahalko dute bisitariek.




