Selecciona tu emisora

Ir a la emisora
PerfilDesconecta
Buscar noticias o podcast

6000 metro euskararen alde

Euskal Herriko 12 gazte eta 10 sherpa Himalaian dabiltza hizkuntza gutxituei babesa ematen

undefined

Bilbao

Felipe Uriarte mendi gidaria buru dela, Euskal Herriko 12 gazte eta 10 sherpa Himalaian dabiltza hilabeteko trekkinga egiten. Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere izenpeko prokiektu honek dituen hiru helburu nagusien artean, euskararen erabilera eta mendizaletasuna uztartzea dago. Horrez gain, beste bi xede ditu ekimen honek. Alde batetik herrien arteko elkartasuna bultzatzea eta bestetik hizkuntza gutxituei babesa ematea.

Mikel Fernández Bereziartua

Mikel Fernández Bereziartua

Ekimen hau ez da gazteentzako mendi espedizio batera mugatuko. Sherpa etniako gazteak ere euren hizkuntza minorizatuan hitz egiteko konpromiso sendoarekin abiatu ziren. Asmoa sherpa gazte horiek Euskal Herrira bisitan etortzea da, hemengo gailurretara hizkuntza ekartzera.

Urriaren 10ean abtiatuta euskararen zazpi lurraldeetako gazteak eta sherpak Nepalen elkartu ziren, Everest mendi inguruan trekkinga egiteko asmoz. Harrezkero Tso mendia gurutzatu dute (5546 metro) eta Thangnag herrira heldu ere (4800 metro). "Egun ederra aurkitu dugu, naiz eta lainoek Makalu ikustea oztopatu diguten. Atzo Lobuchen egon gine (6119 metro)", zion Uriartek Caden SER Euskadin.

Egunerorako planifikatutako ibilbide eta tontorrez gain, bi hizkuntzen arteko zubiak eraikitzeko asmoz, euskara-xerpa hiztegia sortzen aritu dira espedizioan, eta bi dokumental burutuko dira Himalaiatik ekarritako bideo irudiak baliatuta. Ondo bidean, datorren astean bueltatuko dira euskal gazteak.

Aloña Velasco

Aloña Velasco

Con tres décadas de experiencia en radio y televisión, Aloña Velasco es licenciada en Comunicación Audiovisual...

 

Directo

  • Cadena SER

  •  
Últimos programas

Estas escuchando

Hora 14
Crónica 24/7

1x24: Ser o no Ser

23/08/2024 - 01:38:13

Ir al podcast

Noticias en 3′

  •  
Noticias en 3′
Últimos programas

Otros episodios

Cualquier tiempo pasado fue anterior

Tu audio se ha acabado.
Te redirigiremos al directo.

5 "

Compartir