Sociedad

Sentsibilizazioa eta prebentzioa, gaztetxoek genero arloan dauzkaten betebeharrak

Adituek diotenez, gero eta barneratuagoa dago neska-mutilen erantzukizunaren garrantzia eta hori da prebentzio programetan lantzen den baliorik azpimarragarriena

Bilbao

Badute gaztetxoek emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan zeregina. Bilboko Udalak hezkuntzaren eremuan garatzen diren prebentzio arloko programak lantzen ditu. Emakumeen kontrako indarkeria desagertzeko tresnarik erabilgarriena prebentzioa denez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko balioetan heztea dute helburu gaztetxoen artean ematen diren programek. Adituek azpimarratzen dutenez, nerabeak eta gazteak berdintasunezko  eta emkumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzeko prozesuan protagonistak izan behar dute.

programaren helburuak:

Sentsibilizazioa Barneratzea Estrategiak eskuratzea

Hori dela eta DBHko 3. eta 4. mailetako, batxilerreko eta LHIko ikasleei luzatutako genero indarkeriaren prebentziorako eta berdintasuna sustatzeko tailerrak antolatzen ditu. Ikastetxeek arlo horretako arazoak aztertzen dituzte eta zubi-lana egiten dute eragileen, gazteen eta irakasleen artean. 34 zentrotan egin ziren tailerrak joan zen ikasturtean (26 ikastetxe eta 8 gaztegune). 3112 pertsonek parte hartu zuten eta 34 hitzaldi eman ziren irakasle eta familientzat.

Indarkeria-Adibideak

00:26

Compartir

El código iframe se ha copiado en el portapapeles

<iframe src="https://cadenaser.com/embed/audio/460/014RD010000000128096/" width="100%" height="360" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

Irati Fernández Pujana, Bilboko Udaleko Berdintasun Arloko Teknikaria eta genero indakeriaren prebentziorako eta atentziorako programaren arduradunak dionez, "helburua prebentzioa izango litzateke. Batetik neska-mutilen arteko harremanak berdintasunaren aldeko balioetan heztea eta bestetik genero indarkeriako harremanak prebenitzea. Hortik abiatuta, sentsibilizatzen saiatzen gara, hau da, gizartean normaltzat hartzen diren eredu edo nortasun ereduak kritikan ipintzen".

BiktimentzaT Telefono bidezko Arreta TELEFONOAK:

900 840 111 016

"Euren eremura joan behar dugu, euren eremuan kokatu. Hortik hasten garenean erraz identifikatzen dira zeloak, kontrola, laranja erdiaren mitoa eta horrelakoak. Nik uste dut erantzun positibo bat jasotzen dugula, ikusten dugulako gazte askok gogoa daukatela gauzak beste modu batean egiteko".

Fernandezek azaldu duenez "oraindik gehiago jorratu behar dugu alde batetik nesken jabekuntza prozesua eta ahalduntzea eta bestetik ardura mutilei ipini. Batzutan ematen du nesken jarrera edo erantzukizuna bakarrik baloratzen dugula bainan hemen azken finean erantzukizunik inportanteena mutilena da". Dena dela, bere ustez leloa eta mezua barneratzen ari dira eta Ez beti ez lelo horrek gero eta oiartzun handiagoa dauka.

INDARKERIA-Sentsibilizazioa

00:31

Compartir

El código iframe se ha copiado en el portapapeles

<iframe src="https://cadenaser.com/embed/audio/460/014RD010000000128094/" width="100%" height="360" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

Programa honetan, gazteei genero-betaurrekoak ematen dizkiete, gaur egun bikote-harremanetan gertatzen diren dominazio eta zapalkuntza egoerak identifikatu, kausak azaldu eta oharkabean ez igarotzeko tresnak eduki ditzaten.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00