'Euskaraldia' hasi da
Eibarko 3.000 lagunek izena eman eta txapa jantzi dute ahobizi, belarriprest edo Bihotzgoxo modura aritzeko 11 egunetan

Arrate Balenziaga eta Joxe Mari Ulazia gure irratian / Cadena SER

Eibar
Gaur, azaroak 23, hasi da Eibarren Euskaraldia, euskara bultzatzeko ariketa soziala. Eibarko 3.000 lagunek izena eman eta txapa jantzi dute ahobizi, belarriprest edo Bihotzgoxo modura aritzeko 11 egunetan. Gaur, Joxe Mari Ulazia, Eibarren Akebai, eta Arrate Balenziaga, Euskaraldiaren embaxadorea Eibarren, Radio Eibarren izan ditugu.
El código iframe se ha copiado en el portapapeles
Euskaraldia 23 Noviembre 2018
Gogoratu izena emateko epea abenduaren 3an, Euskararen Egunean amaituko dela. Izena emateko zein Eibarko Euskaraldiari buruzko informazioa jasotzeko Euskaraldia.com helbidera, Udal Euskaltegira. Aek Euskaltegira edo Eta Kitto elkartera jo dezakezue.




