Selecciona tu emisora

Ir a la emisora
PerfilDesconecta
Buscar noticias o podcast

Manu Leguinecheren ondarea gizartearen esku

Familiak Eusko Jaurlaritzari emandako funtsak irudiez eta artikuluez osaturik daude

Irekia

Bilbao

Manu Leginecheren familiak Eusko Jaularitzari kazetariaren funtsak eman dizkio. Hori dela eta Euskadiko Artxibo Historikoak bisitaldia antolatu dueta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak aukera baliatu nahi izan du. Joxean Muñoz Kulturako sailburuordearen bidez, Leguineche familiari esker ona azaltzeko eta orain digitalizatzen ari diren funts hauek erakundeari eman izana eskertzeko.

Muñozek dokumentu funts horren balioa nabarmendu nahi izan du: "Manu Leguineche da euskal kazetaritzak eman duen izen nabarmenenetako bat, eta haren ibilbidea gure mugez harago ere aintzatetsi dute. Kazetaritzaren arlotik bertatik kazetarien maisu izatea aitortzen zaio, eta aitzindaritzat jotzen dute atzerriko korrespontsalen artean".

"Haren zintzotasuna eta profesionaltasuna nabarmendu ohi da kazetaritzaren arloan. Mundu osoan zehar eta, batik bat, gatazkan dauden lekuetan gertatzen dena kontatzen emandako bizitza oso baten dokumentuak jasotzen ditu funtsak. Artxiboak, gainera, XX. mendearen bigarren erdi gatazkatsuaren balio handiko lekukotza dira", adierazi du.

Manu Leguinecheren funtsak joan den udan iritsi ziren Euskadiko Artxibo Historikora: Leguinecheren beraren apunteez osatutako koadernoak zituzten lau kutxa, prentsa artikuluak biltzen zituzten 12 kutxa, irudiak eta diapositibak zituzten hamar kutxa eta, azkenik, askotariko materialez osatutako hamar bat karpeta. Azken hilabeteotan, artxibo historikoa artxibo horien zatirik handiena digitalizatzen ari da, materiala erraz kontsultatu ahal izan dadin.

Leguinecheren funtsaren parte dira mundu osoan hartutako 3.000 irudi inguru, besteak beste, Txinan, Vietnamen, Indonesian, Bangladeshen, Afganistanen, antzinako Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean, Jugoslavian, Nikaraguan, Perun, Txilen edo Aljerian.

Irudiez, prentsa artikuluez eta apunteez gain, funtsen artean orotariko oroigarriak daude, nazioarteko garrantzi handiko ekitaldietarako prentsa akreditazioetatik ikasle garaiko elementuetara.

Eskuzabaltasuna

Joxean Muñozek eskerrak eman dizkio Leguineche familiari Euskadiko Artxibo Historikoan konfiantza osoa jartzeagatik eta kazetaritzan bizitza osoa eman ondoren bildutako funtsak euskal gizartearen esku jartzean erakutsitako eskuzabaltasunagatik.

"Dokumentazio honek guztiak XX. mendeko unerik garrantzizkoenetako batzuk biltzen ditu; altxor txikiz beteta dago funtsa. Leguineche familiaren eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu, eta gogorazi nahi dugu mota horretako dohaintzek zer garrantzia duten Euskadiko Artxibo Historikoarentzat", adierazi du.

Kazetariaren familiaren aldetik, Rosa arrebak funts horien inguruan egiten ari den lana nabarmendu du. Arratzuko Udalak eta Raúl Conde eta Pedro Aguilar kazetariek ere lagundu nahi izan dute dohaintza hori posible egiten.

Manu Leguineche, Arratzukoa (Bizkaia) zen sortzez, eta 72 urte zituela hil zen, 2014an. Azken urteak Brihuega herrian eman zituen, Guadalajaran (Espainia). XX. mendeko kazetari garrantzitsuenetako bat da Estatuan, eta haren kazetari eta idazle ibilbideak aintzatespen ugari jaso du. Besteak beste, sari hauek jaso zituen: Kazetaritzako Sari Nazionala, Ortega y Gasset Saria, Saiakerako Espasa Saria edo Meritu Konstituzionalaren Ordenaren Domina.

Euskadin, 2010ean, Eusko Jaurlaritzak Lan Onari saria eman zion eta Euskadi Literatura Saria ere jaso zuen "El club de los faltos de cariño" eleberriagatik.

 

Directo

  • Cadena SER

  •  
Últimos programas

Estas escuchando

Hora 14
Crónica 24/7

1x24: Ser o no Ser

23/08/2024 - 01:38:13

Ir al podcast

Noticias en 3′

  •  
Noticias en 3′
Últimos programas

Otros episodios

Cualquier tiempo pasado fue anterior

Tu audio se ha acabado.
Te redirigiremos al directo.

5 "

Compartir