Últimas noticias Hemeroteca

Lunes, 20 de Enero de 2020

Otras localidades

Kirola

Aiala Garabieta, 13 urte

Iparralden dauden zesta-punta zale guztien txaloak zein txistuak jaso ditut. Iparraldeko frontoi guztien zoru hotza zapaldu dut eta hauek dituzten horma garaien kontra nire larruzko pilota bota dut. Garaipenetaz baino askoz harago doa gauza. Galtzea ez da txarrena, txarrena pasioa galtzea da. Gogoak galtzea. Baina horretarako, zesta paretan ez eskegitzeko gure arbasoak ditugu, euskal kultura aurrera ateratzeko hainbeste arriskatu zutenak, gure buru gainean dagoen zeru urdinean dantzan daudenak. Jolasten dudan bakoitzean ni inguratzen nauen zeru berbera. Euskal Herria zaintzea ez da bakarrik gutxi batzuen gauza, ez. Guztion betebeharra da. Gure aurretik egin den lana jarraitu behar dugu eta ez hau hondatu. Gurea dena guk zaintzen ez badugu, nork egingo du bestela?

Cargando
Cadena SER

¿Quieres recibir notificaciones con las noticias más importantes?