Selecciona tu emisora

Ir a la emisora
PerfilDesconecta
Buscar noticias o podcast

Kontaktua, bideo-jokoen arriskurik handiena

Unai Arrugaeta Amadoz Lehen Hezkuntzako graduko ikasleak gurasoei zuzendutako adinez txikikoen interneten erabileraren inguruko webgune bat sortu du

Unai Arrugaeta / UPV/EHU

Unai Arrugaeta

Bilbao

Unai Arrugaeta Amadoz Lehen Hezkuntzako graduko ikasleak (EHU) Gradu Amaierako Lanaren emaitzekin "Bideo-jokoak" sortu du, adinez txikiko horiek denbora zer jokorekin igarotzen duten azaltzen duen webgunea. Horrela, zer joko, bortizkeria maila edo jokoen erabilera mugatzeko trikimailuak aztertu ditu. Helburua gurasoek seme-alaben aisialdiaz gehiago jakiteko erreferentzia gida bat izan dezatela da.

Arrugaeta Larrabetzuko Eskolarekin harremanetan jarri zen eta lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei inkesta bat egiteko baimena eskatu zuen. Lanaren ondorioz jakin zuen neskak batez ere sare sozialen bidez sartzen direla Interneten, eta mutilak, berriz, bideo-jokoen bidez.

Gurasoentzat laguntza

Emaitzak ikusita, GRALaren egileak erabaki zuen “bideo-jokoen aurreko joera hori ikusaraztea eta gurasoei eta irakasleei horren berri ematea eta azaltzea adinez txikiko horiek Interneten zein esparrutan mugitzen diren, zer arrisku duen joera horrek eta nola kontrola dezaketen”. Hamar eta hamaika urteko ikasleek aisialdian erabiltzen dituzten sei joko nagusien ezaugarriak zehatz-mehatz deskribatzen dira, eta azken hilabeteetan zehar bildutako informazioaren euskarri teorikoa den testua ere dago eskuragarri.

Sortzaileak dionez “Bideo-jokoak webgune bat da bainna gurasoei jolas horiek nolakoak diren ezagutzen laguntzen dien gordailu bat ere bada: bideo-jokoak barrutik nolakoak diren ikusteko azalpen bideoen bidez: ezaugarriak, PEGIren arabera (Pan European Game Information) zein adinetarako diren, indarkeria maila, nola blokeatu eta askoz gehiago.”

Aloña Velasco

Aloña Velasco

Con tres décadas de experiencia en radio y televisión, Aloña Velasco es licenciada en Comunicación Audiovisual...

 

Directo

  • Cadena SER

  •  
Últimos programas

Estas escuchando

Hora 14
Crónica 24/7

1x24: Ser o no Ser

23/08/2024 - 01:38:13

Ir al podcast

Noticias en 3′

  •  
Noticias en 3′
Últimos programas

Otros episodios

Cualquier tiempo pasado fue anterior

Tu audio se ha acabado.
Te redirigiremos al directo.

5 "

Compartir