Eider Azpiri: "Sartzen diren bezeroei lehenengo hitza beti euskaraz egiten diegu"
Algortako Irati arropa dendako jabeak merkataritzan ariguneak nola antolatzen diren azaltzen digu
EUSKARALDIA | Euskaraldiko ariguneak merkataritzan
02:33
Compartir
El código iframe se ha copiado en el portapapeles
<iframe src="https://cadenaser.com/embed/audio/460/1669312068590/" width="100%" height="360" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
Bilbao
Euskaraldiaren zazpigarren eguna Algortan pasatu dugu, konkretuki Algortako dendetan. Ariguneak merkataritzan nola antolatzen diren ezagutzeko asmoz, Irati arropa dendara hurbildu gara. Bertan, Eider Azpirirekin, dendako jabearekin, egon gara eta aurtengo Euskaraldiko arigunea nola moldatu duten azaldu digu: "Guk urtean zehar ere euskaraz egiteko aukera ematen dugu. Sartzen diren bezeroei lehenengo hitza beti euskaraz egiten diegu eta belarriprets txapa badaramate, naiz eta haiek gazteleraz erantzun, guk euskaraz jarraitzen dugu."
Dendan hiru pertsona egiten dute lan eta hirurak dira ahobizi. Haien artean euskeraz mintzatzen dira eta haien eguneroko lana ere euskeraz antolatuta dago. Euskaraldia sortu zenetik parte hartzen dute ekimenean eta geroztik azaro guztietan ahobizi txapa soinean daramate.