Ander Gorrotxategi: "Euskaraldiak lotsak alde batera uzteko helburua dauka"
Euskal Trenbide Sareko geltokien kudeatzaileak erakundean sortutako ariguneak nola antolatu dituzten azaldu du
EUSKARALDIA| Euskal Trenbide Sareko ariguneak Ander Gorrotxategirekin
Bilbao
Euskaraldiaren hamaikagarren eguna Euskal Trenbide Sareak (ETS) Bilbon duen egoitzan pasa dugu. Bertan ariguneak nola sortu eta antolatu diren azaltzeko, Ander Gorrotxategirekin, geltokien kudeatzailearekin, egon gara. ETS-ek 2018an hartu zuten lehen aldiz parte ekimenean eta geroztik erakunde barruko partaidetzak gora egin du. Aurten 12 arigune sortu dituzte sail desberdinetan eta 61 pertsona inguru hartzen dute parte. Haietatik 46 ahobizi dira eta 15, berriz, belarriprest.
"Leku desberdinetan sortutako ariguneak daude: bulegoetan, lantegietan, zirkulazio eta kudeaketa sailean, instalazioetan...", adierazi du Gorrotxategik. Ohiturak aldatzeko ekimen aproposa dela azaldu du: "Euskaraldiak lotsak alde batera uzteko helburua dauka eta beste alde batetik, ohiturak aldatu nahi ditu. Euskaldunok inertziagatik gure artean erdarara jotzen dugu batzuetan."