‘Euskararen islak’, hizkuntzaren inguruko gogoeta zabala. Bostgarren atala: "El euskera cotiza a la baja"
Cadena SER irratiak euskaraz ekoiztutako lehen lana da. Euskararen legea onartu zenetik 40 urte igaro diren unean, literatura, musika bertsolaritza, enpresa, politika eta ikerkuntza arloetako profesionalak elkartu ditugu hizkuntzaren islada hainbat eremuetan bilatzeko asmoz
bilbao
Euskara ez da inondik inora uharte bakarti bat. Orohar, munduan hitz egiten diren 6.000 hizkuntzetako bat da eta hizkuntza horietako erdia desagertzeko zorian dago.. ‘Euskararen islak’ Cadena SER irratiak euskaraz ekoizten duen lehen podcast-a da, hizkuntza bera hedatzeko asmoz sortua. Sei saio dira testuinguru sozial zein ekonomikoa aztertzeko, euskarak gizarte geroz eta plural eta digital baten aurrean dauzkan erronkak hizpide izanda.
Isla bakoitzaren atzean galdera asko ezkutatzen baitira. Nola egin du aurrera hizkuntzak Euskeraren Legeak 40 urte bete dituenean? Zergatik nerabe eta gazte batzuentzat arrotz bihurtzen da, eta eskolako tresna gisa izatera mugatzen da?
Nola lagundu dezake hizkuntzak genero-berdintasunean?, Biztanleria migratzailearen integrazioan eraginkorra izan daiteke? Nazioartean zabaltzen ari diren enpresa horietan, nola kudeatu daiteke hizkuntza aniztasuna eta aldi berean bertakoa babestu? Etorkizunari begira, nola handitu daiteke euskarak Sarean duen presentzia? Lagungarri izan daitezke teknologia berriak euskararen biziraupen prozezuan?
Kirmen Uribe idazleak Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordearekin (2005-2009/2012-2016) hizkuntzaren normalizazio prozesuari buruz hitz egin zuen. Alex Sardui, Gatibuko abeslariak, eta Estibaliz Amorrortu, Deustuko Unibertsitateko irakasleak, nerabe eta gazteen ohiturak aztertu zituzten. Arantxa Urretabizkaia idazle, kazetari eta euskaltzainak hizkuntzari eta genero berdintasunari buruzko hausnarketa egin zuen Maixa Lizarribar Amak musika taldeko trikitilariarekin.
Migrazioari eta integrazioari buruzko erronkak Jon Maia bertsolariaren eta Xabier Aierdi soziologoaren eskutik aditu genituen. Nuria López de Guereñu, Confebask patronaleko presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburu ohia (2005-2009), eta Maddi Etxebarria, euskara planak ezartzeko Elhuyarreko koordinatzailea,, erakunde pribatuetan euskara txertatzeko aukera eta zailtasunen inguruan aritu ziren.
Azkenik, bi ikertzaile elkartu genituen: Eneko Agirre, HiTZ (Hizkuntzaren Teknologiako Euskal Zentroa) zentroko zuzendaria eta Itziar Laka EHUko Hizkuntzalaritzako katedraduna. Euskararen oraina eta etorkizuna testuinguru digitalean izan zuten hizpide.
Sei elkarrizketa horietan oinarritzen da lan honetan aurkezten dugun euskararen artxipielagoa. Non hasten da lurra, eta non ura? Zer ikusten da hortzimugan?
Non entzun
‘Euskararen islak. Hizkuntzaren uharteak miatuz’. SER Podcast eta beste plataformetan entzungai abenduaren 2tik aurrera, eta larunbatero ‘A vivir que son dos días’ irratsaioan 13:.30etatik aurrera.
Lehenengo atala | El euskera no es más extraño que un limón
Kirmen Uribe idazleak eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuorde ohiak, euskarak gaur egun dituen erronkak izan zituzten hizpide. Izan ere, jakite mailak gora egin du, erabilera mantso aurreratu den bitartean.
Lehenengo atala | El euskera no es más extraño que un limón
Bigarren atala | El idioma sin calle
Gatibu taldeko abeslaria den Alex Sardui eta Estíbaliz Amorrortu, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria, elkartu genituen. Bien artean nerabe eta gazteek euskara eremu akademikotik kanpo erabiltzeko dituzten erresistentziak aztertu zituzten.
Bigarren atala | El idioma sin calle
Hirugarren atala | Vidas dentro y fuera de la cueva
Ba al dira euskara eta berdintasuna dantza-kide aproposak? Abiapuntua hori izanda, Arantxa Urretabizkaia kazetari eta idazleak eta Maixa Lizarribar trikitilariak hainbat gai jorratu zituzten. Besteak este, mugimendu feministaren bilakaera, gizonezkoak nagusi diren inguruneetan bidea egiteko dauden zailtasunak edota amatasuna.
Hirugarren atala | Vidas dentro y fuera de la cueva
Laugarren atala | Un idioma, ¿un bando?
Jon Maia bertsolariaren bizipenetatik hasi eta Xabier Aierdi soziologoaren ikuspuntu akademikoa osagarri gisa hartuta, biek euskarak etorkinen integrazio prozezuari nola eragin diezaiokeen hausnartu zuten. Horrez gain, bi kultura nagusien arteko klitxeak nola eraitsi daitezkeen eztabaidatu zuten.
E4 | Un idioma, ¿un bando? (versión original)
Bostgarren atala | El euskera cotiza a la baja
Batzuen ustez, euskararen leherketa soziala lan merkatua euskalduntzetik etorriko da. Nuria López de Guereñu, Garraio sailburu ohia eta Confebaskeko zuzendaria izandakoa, eta Elhuyarreko aditua den Maddi Etxebarria, hizkuntza eta kultura aniztasunaren kudeaketari buruz aritu ziren
Seigarren atala | | Gutenberg en la era digital
Euskarak eremu digitalean presentzia bermatzeko bidean, zeintzuk dira sakatu beharreko teklak? Eneko Agirre HiTZ (Hizkuntza teknologiako zentroa) zentroko zuzendaria eta Itziar Laka, EHU-n Hizkuntzalaritzako katedraduna, elkartu genituen gaur egun euskara eremu digitalean inprimatua ikusteko dituen erronkak aztertzeko.
Seigarren atala | Gutenberg en la era digital