Oier Onaindia: "Parte-hartzaileak izugarri igo dira; aurreko edizioan 40 pertsona hartu zuten parte, aurten berriz 120-130"
Mondragon Unibertsitateko empresagintza fakultateko euskara batzordeko kideak, unibertsitateak Euskaraldia izan duen hazkundea aldarrikatzen du
EUSKARALDIA| Mondragon Unibertsitatea
Bilbao
Mondragon Unibertsitatean irailetik ari dira Euskaraldia prestatzen. Oier Onaindiak, unibertsitateko empresagintza fakultateko euskara batzordeko kideak azaldu bezala, 20 arigune sortu dituzte aurten departamentu edo lan-arlo desberdinetan eta bakoitzean hiru-lau pertsona inguru hartzen dute parte. Parte-hartzaile aldetik zifrak asko igo direla adierazi du Onaindiak: "Aurreko edizioan 40 parte-hartzaile inguru izan genituen, baina oraingo edizio honetan, dagoeneko, 120-130 pertsona ditugu parte hartzen, ikasleak barne". Mondragon Unibertsitateak dituen hiru campusetan ekintza desberdinak antolatu dituzte Euskaraldia sustatzeko. Adibidez, Oñatiko campusean, "Mihiluze" programaren antzeko lehiaketa bat antolatu zuten ikasleen eta irakasleen artean sari eta guzti.