Sociedad | Actualidad

Xabier Solaetxe: "Euskaraldia aukera paregabea da euskarari bultzada bat emateko"

Kutxabank Bizkaia Sareko zuzendariaren eskutik enpresako ariguneen antolakuntza ezagutzen dugu

EUSKARALDIA | Kutxabank

Bilbao

Euskaraldiko ariguneak arlo oso desberdineko entitateetan sortu dira aurten. Xabier Solaetxerekin, Kutxabank Bizkaia Sareko zuzendariarekin, Kutxabank-en nola gauzatu dituzten ezagutu dugu. "Euskadi mailan 180 arigune inguru ditugu aurten, iaz baino zertxo bat gehiago", argitu du Solaetxek.

Ekimena enpresa barruan sustatzeko asmoz, hainbat dinamika jarri dituzte martxan. "Aurten EUSLE metodologia jarri dugu martxan Bermeoko bulegoan", azaldu du Solaetxek, "dinamizatzaile bat identifikatzen da eta bere ardura euskarazko murgiltze linguistiko bat sustatzea da". Kutx-banketek lotsak alde batera uzteko konpromisoa hartzen dute euskara bermatzeko.