Selecciona tu emisora

Ir a la emisora
PerfilDesconecta
Buscar noticias o podcast

600.000 euroko dirulaguntza ikus-entzunezkoen sektorea bultzatzeko

Eskabideak aurkezteko epea uztaileko 30an hasten da eta dokumentalak, film laburrak eta film luzeak ekoizteko finantziatzeko izango da

Helburua ikus-entzunezkoekin duen konpromisoa indartzea da / Cadena SER

Helburua ikus-entzunezkoekin duen konpromisoa indartzea da

Bilbao

Bihartik aurrera aurkeztu daitezke Bizkaiko Foru Aldundiak ikus-entzunezkoen sektorea bultzatzeko abiarazi duen dirulaguntza eskabideak. Zehazkgi, bi dira 2024rako eta bakoitzak 300.000 euroko aurrekontua izango du. Lehenengo lerroa dokumentalak, film laburrak eta film luzeak ekoizteko finantzaziorako izango da, eta bigarrena, berriz, ikus-entzunezko proiektuak aurre-ekoizteko – sustatzeko gastuei aurre egiteko. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30era arte izango da.

Guztira 600.000 euroko inbertsioa eginda, foru erakundeak indartu egin nahi du Bizkaiko ikus-entzunezkoen sustapenarekin eta kulturarekin duen konpromisoa.

Alde batetik, Foru Aldundiak dirulaguntza lerro bat aurkeztu du, 2024ko ekitaldian ikus-entzunezko proiektuak ekoitz daitezen. Ekimen honek 300.000 euroko aurrekontua du, eta Bizkaian egindako dokumentalak, film laburrak eta film luzeak finantzatzea du helburu.

Bestalde, Foru Aldundiaren dirulaguntzak onartu dira 2024an ikus-entzunezko proiektuak aurre-ekoizteko eta sustatzeko gastuak ordaintzearren. Laguntza horrek 300.000 euroko zuzkidura ere badu, eta ikus-entzunezko proiektuen prestaketa eta hedapena erraztuko bada.

Kulturarekin konpromisoa

Kultura sustatzea eta herritarrek kultura eskura izatea konpromiso saihestezinak dira administrazio publikoentzat, eta horretarako beharrezkoak diren tresnak ezarri behar dituzte. Jarduketa horiek lekua izan dezaten, ekimen kulturalak sortzea, garatzea eta aurrera joatea sustatzeko eta babesteko neurriak ezarri behar dituzte.

Jarduera-esparru horretan, ikus-entzunezkoek funtsezko zeregina betetzen dute XXI. mendeko gizartean, hedapenerako eta gizarte-sentsibilizaziorako tresna baitira, eta hori kontuan hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak sektoreari ematen dion laguntza zehaztu du, urteroko dirulaguntza-lerro horien bidez. Helburu nagusia da lurraldean kultura jendearen artean zabaltzea eta sendotzea; horretarako, ikus-entzunezko proiektuak ekoiztea bultzatuko da, herritar guztien artean kultura bizkaitarrak dituen balioak ezagutarazteko, gure memoriari lotutako gaiak nahiz sormenerako adierazpen berriak.

Dirulaguntza horien onuradunak izango dira, alde batetik, sozietate anonimoak, erantzukizun mugatuko sozietateak, kooperaziorako taldeak, sozietate zibilak nahiz interes ekonomikoa duten elkarteak; eta, bestetik, enpresa-jarduerak burutzen dituzten pertsonak.

Eskabideak aurkezteko epea bihar, uztailak 30, irekiko da, eta 2024ko irailaren 30ean itxiko da, 13.30ean. Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkez daitezke, link honetan: (www.ebizkaia.eus).

Aloña Velasco

Aloña Velasco

Con tres décadas de experiencia en radio y televisión, Aloña Velasco es licenciada en Comunicación Audiovisual...

 

Directo

  • Cadena SER

  •  
Últimos programas

Estas escuchando

Hora 14
Crónica 24/7

1x24: Ser o no Ser

23/08/2024 - 01:38:13

Ir al podcast

Noticias en 3′

  •  
Noticias en 3′
Últimos programas

Otros episodios

Cualquier tiempo pasado fue anterior

Tu audio se ha acabado.
Te redirigiremos al directo.

5 "

Compartir