Sociedad

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du Eibarrek abenduaren 3tik 12ra arte

Eta Kittoko Maider Aranberrik, AEKko irakasle Jone Olaizolak eta KAXA dantza-eskolako Marta Prolek egitaraua aurkeztu dute ‘Hoy por Hoy Eibar’ saioan

"Egunero bizi nahi dugu euskeraz, ez dadila egun bateko kontua izan Korrikan edo horrelakoetan": Eibarrek euskera egunaren75.urteurrena ospatuko du

Eibar

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero eta hainbat ekintza antolatzen dira Euskal Herrian zehar. Aurten, Eibarrek mintzodromo batekin hasiko du bere egitaraua, euskara plazara eramateko.

Goizean umeak Untzaga Plazako mintzodromoan aritu dira, baina arratsaldeko 18:00etan helduen txanda izango da. Ondoren, ‘Ixotu euskeria! Argixa ez dadila emetau!’ ekintza martxan jarriko dute, norberak bere linterna eraman beharko du, eta dantza ere egingo dute.

Eibarreko Euskararen Eguneko kartel

Eibarreko Euskararen Eguneko kartel

Eibarreko Euskararen Eguneko kartel

Eibarreko Euskararen Eguneko kartel

Helburua euskara urteko 365 egunetan erabiltzea da, eta ez soilik “giro euskaltzaleetan aritzen garenean edo Eta Kitto Jaia bezalako jaurdunaldiak ospatzen direnean”, adierazi dutenez Eta Kitto euskara elkarteko Maider Aranberrik eta AEK euskaltegiko irakasle Jone Olaizolak. Gainera, aurtengo ekintza bereziaren leloak Eibarko euskara nabarmentzen du.

KAXA dantza-eskolako Marta Prolek azaldu du koreografia erreza izango dela edonork bat egin dezan: “Ahalik eta gehien jendek parte hartzea nahi dugu”.

Hurrengo astean

Hilaren 11n ‘Euskalgintza eta feminismoa bidaikide’ hitzaldia emango dute Lorea Agirre Dorronsorok eta Idurre Eskisabel Larrañagak, arratsaldeko 18:00etan izango da. Ostegunean, azaroaren 12an, Noka ikastaroa, emakumeei hika erabiltzeko ikastaroa, antolatu da bertan.

Datuak

Aranberrik adierazi du eibartarren % 55ak euskara ezagutzen duela, dena den % 13k erabiltzen du soilik. “Oso kopuru txikia da”, dio.