Aitor Gorosabel: “Ez genuen erabaki euskaraz abesten hastea militantziagatik, arraroa egiten zitzaigun gazteleraz egitea”
Su Ta Gar taldeko abeslariak hizkuntzaren presentzia eskasa sumatzen du hedabideetan, eta “akademiara” mugatu dela dio
Aitor Gorosabel: “Ez genuen erabaki euskaraz abesten hastea militantziagatik, arraroa egiten zitzaigun gazteleraz egitea”
15:38
Compartir
El código iframe se ha copiado en el portapapeles
<iframe src="https://cadenaser.com/embed/audio/460/1733315504517/" width="100%" height="360" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
Eibar
Aitor Gorosabelek bere bizitza oso darama euskal musikan aritzen, 1987an Su Ta Gar taldea sortu zenetik. Hasieran abesti batzuk gazteleraz egin zituzten, baina laster soilik euskaraz abestera pasatu ziren: “Ez genuen erabaki euskaraz abesten hastea militantziagatik, arraroa egiten zitzaigun gazteleraz egitea”.
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zenez, ‘Hoy por Hoy Eibar’ saioan parte hartu du Gorosabelek, euskal musikaria dagkionez Eibarko enbajadorea baita Su Ta Gar.
Aukera profesionalei buruz galdetuta, abeslariak azaltzen du Euskal Herritik kanpo agian aukera gutxiago izan dituztela euskaraz abesteagatik, baina ez hemen: “Euskal Herrian atea guztiak ireki dizkigu euskerak”.
Halere, azaltzen du estatu mailan ere jarratzaile asko dituztela: “Musika hizkuntza baino gehiago da, euskera ez jakin arren jendeari gure abestiak heltzen zaizkio”.
Alarma
Haien azken bildumari buruz, Alarama izenekoa, esaten du arrakastatsua izaten ari dela eta jendeari gustatzen ari zaiola. “Kontzertu onak egin ditugu”, ondorioztatzen du. Gainera, sumatzen du pandemia eta gero jende gehiago animatzen dela kontzertuetara joateko.