Mendien Nazioarteko Eguna ‘Udalatx. Ura eta atxa’ dokumentalaren emanaldiarekin ospatuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak Mutrikun
Zabiel Kultur Etxean eta doakoa izango da hitzordua, 19:00etan, eta ostea solasaldia egongo da euskaraz
NaN:NaN:NaN
Compartir
El código iframe se ha copiado en el portapapeles
<iframe src="https://cadenaser.com/embed/audio/460/1733916748636/" width="100%" height="360" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
Mutriku
2002an Nazio Batuek Mendien abenduaren 11 Nazioarteko Eguna izendatu zuten. Hori dela eta, Euskal Kostaldeko Geoparkeak ekintza bat antolatzen du urtero. Aurten, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean 19:00etan izango da hitzordua, eta ‘Udalatx. Ura eta atxa’ dokumentala ikusteko aukera izango da.
Helburua da formazio natural horien garrantzia eta handitasuna nabarmentzea. “Mendien edertasuna miresteaz gain, ekosistema osasungarrien mantentzean eta haien mende dauden komunitateen bizitzan duten eginkizunari buruz kontzientziatzeko ere balio du”, azaltzen dute Euskal Kostaldeko geoparketik.
Eñaut Iturbe dokumentalaren zuzendarietako bat ‘Hoy por Hoy Eibar’ saioan izan da jendea Mutrikura hurbiltzeko animatzera.Bera bertan egongo da, eta dokumentala ikusi eta gero solasaldian parte hartuko du. Berarekin Gipuzkoako Foru Aldundiko Basa Animali eta Landareen Zerbitzuko biologoa den Aitor Lekuonarekinegongo da. Geoparkeko Zuzendari zientifikoak, Asier Hilariok, zuzenduko du Mendiak, mendizaleak eta basa animaliak izeneko hizketaldi hau. Saioa euskaraz egingo da eta sarrera doakoa izango da.
Mendiak babestea
Mendiek eskaintzen dituzten onurak izango ditu aztergai solasaldiak, eta, bereziki, mendizaletasuna kultura den herrialde honetan mendietako animalia basatien egoera aztertuko da. Hori izan da dokumentalaren helburua, Eñaut Iturbe adierazi duenez: “Udalatxek eman dizkigun baliabideak balioan jarri nahi genuen dokumentalean”.
Horregatik uste du honek, inguruko mendiek bezala, babes-mail bat izan behar duela. “Ez da parke naturala edo horrelakorik”, argitzen du Iturbek.
Dokumentalari buruz
Eñaut Iturbek eta Iban Ayesak zuzendutako ‘Udalatx. Ura eta atxa’ dokumentalak iazko Mendi Film Festival jaialdian estreinatu zen, Sail Ofizialean. 37 minutuko filmean, Udalatx mendia babesteko deia egiten zaio jendarteari “bizi izandakoak, bizi direnak eta biziko direnengatik’, egileen esanetan.
Hainbat adituk parte hartu dute horretan, hala nola, Asier Hilario (Euskal Kostaldeko Geoparkeko Zuzendari zientifikoa), Alvaro Arrizabalaga (UPV/EHU-ko prehistoriagilea eta arkeologoa), Ana Ugalde (UPV/EHU-ko historiagilea), Markel Arriolabengoa (Errez kooperatibako baso ingeniari teknikoa), Ugutz Basauri (Geologoa eta dibulgatzailea), Martin Arriolabengoa (UPV/EHUko irakaslea, Geologia Saila), Ekaitz Aranburuzabala (Besaide Mendizale Elkartea. Espeleologoa), Naiara Corcuera (Udalako Ingurumen Eskola), eta Mikel Velasco artzainarena.