Gastro
Sagardoa

12,5 miloi litro sagardo prest daude Euskal Herriako sagardotegietan

2016ko uzatan erabili diren sagarren %45 inguru bertako sagarrak izan dira eta gainerako %55 kanpotik ekarriak

Presentación de la cosecha de la sidra en Donostia / Iker Ibañez

San Sebastián

Aurtengo uztako sagardoa prest dago sagardotegietan, txotx garai berrian nahiz botileratuta dastatu ahal izateko. Jakin dugunez, Euskal Herri mailan oso uzta desberdina izan da, zonalde batzuetan sagar dezente izan bada ere, beste batzuetan gutxi izan baita.

Sagar asko egon den tokietan kalitate oso onekoa izan da, hala argitu dute gaur goizean Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eskaini duen prentsaurrekoan. Bertako sagarrari dagokionez, orokorrean oso sanoa izan da, kopuruaz iaz baino gutxiago izan bada ere.

Guztira 12,5 bat miloi litro sagardo egin dira Euskal Herrian 2016ko uzatan eta horretarako %45 inguru izan da bertako sagarra eta gainerako %55 kanpotik ekarri behar izan da.

Baldaintza orokorrak kontuan hartuta, izaera handiko sagardoak izan dira orokorrean, gorputz eta estruktura handikoak eta oso usaintsuak.

Txotx garaia ohiartzun eta arrakasta handiko ohitura da Euskal Herriko sagardotegietan, jendea irrikaz egoten baita sagardotegietara joan eta sagardo berriak probatuz esperientzia gastronomiko bereziaz gozatzeko. Urtean, 800.000 bisitari inguru izaten dituzte Euskal Herriko sagardotegiek.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00