Selecciona tu emisora

Ir a la emisora
PerfilDesconecta
Buscar noticias o podcast

Lau ahots berdintasunaren alde

Martxoaren 7an Victoria Eugenia Antzokian lau emakume sortzailek beraien ahotsak bateratuko dituzte Gure ahotsak ekitasmoan

Donostia Kultura

Bilbao

Emakumearen Nazioarteko Egunaren bezperan, une artistiko paregabean dauden inguruko emakume sortzaile batzuk azpimarratzeko sortu da Gure ahotsak ideia.

Lau ahots entzun ahalko dira martxoaren 7an Victoria Eugenia Antzokian 20.00retan eta hizkuntza ez da muga izango; euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez abestuko dute. Sara Mansillak, Olatz Salvadorrek eta Izarok Donostian osatu dute orain artean beren ibilbidea. Elena Setiének, berriz, urrunera egin zuen alde, beste herrialde batzuetan ikasi zuen eta aurkitu zuen bere ahotsa eta adierazpidea. Lau-laurek dute beren nortasuna, nork berea, eta entzuleak ohartzen dira horretaz.

Olatz Salvador

Olatz Salvador (ahotsa voz, gitarra guitarra), Borja Antón (gitarra guitarra), Julen Idigoras (bateria batería, samplerrak samplers) Jaboba Salvador (baxua bajo), Olatz Salvador musikari donostiarrak bakarkako lehen estudioko lana argitaratu du, Zintzilik izenburupean (Airaka, 2018). Izaera intimista mantenduz, eta euskara hutsean, estilo ezberdinetara jotzen duten 9 abestik osatzen dute bilduma hau. Bandak lagunduta, bakarkako ibilbideari ere heldu dio hala Salvadorrek, duela 8 urtetik Skakeitan taldean teklista eta korista lanetan ere badabil eta.

Izaro

Izaro abeslaria

Izaro abeslaria / Cadena SER

Izaro abeslaria

Izaro abeslaria / Cadena SER

Izaro Andres Zelaieta 1993ko Gabon zahar egunean jaio zen Mallabian. Urte betez Fisikako ikasketetan proba egin ondoren, Komunikazioko Gradua ikasi zuen Donostian eta ordutik bertan bizi da. 2014an hasi zuen bere ibilbide musikala Paradise kantuarekin, eta 2016an om izeneko bere lehen diskoa kaleratu zuen. Ordutik oholtza gainera igotzen da Izaro izenpean. Iker Lauroba Alonso, Oriol Flores Arisa, Julen Barandiaran Blanco eta Garazi Esnaola Balerdi dira Izarorekin lanean diharduten musikariak. Erraietatik jaiotzen zaion musika intimo eta sentsibilitate sakonekoak ingurukoak harrapatzen ditu era saihestezinean. Izaro eason izeneko bere bigarren diskoa aurkezten ari da.

Sara Mansilla

Lau bat urtean ari da kantuan Donostia eta inguruetako aretoetan, bai eta zenbait ekitalditan parte hartzen ere, hala nola Musika Parkean, Jazpana, Jazzaldia, Kutxa Kultur Fest eta Kutxa Kultur Kluba aretoan. Gaur egun, Jazz kantua ari da ikasten, Musikene Goi Mailako Musika Ikastegian. Haren musika-proiektuan ingelesezko eta euskarazko kantuak sartzen dira, bizitza errealeko gertaeran eta sentimenduetan oinarritutako hitzak dituztenak, hasi barne-bilaketetatik eta maitasun- eta adiskidantza-harremanetaraino. Kanta horiek pop gisa sailka daitezke, baina bluesaren, funkaren eta jazzaren eragin handia nabari zaie. Oraingo honetan, Sarak honako musikari hauek izango ditu lagun: Pablo Costas teklatuetan, Daniel Vallejo baxuan, Ander Alonso baterian, eta haize-tresnetan, berriz, Alejandra Artiel (tronpeta) eta Juan José Cabillas (saxoa)

Elena Setién

Elena Setién abeslaria

Elena Setién abeslaria / Elena Setién

Elena Setién abeslaria

Elena Setién abeslaria / Elena Setién

Elena Setién (ahotsa voz, teklatua teclado, biolina violín, loops), Mikel Azpiroz (teklatua teclado), Karlos Aranzegi (bateria batería) Elena Setién artista ñabarduraz beteriko konposizioek definitzen dute. Tresna ugari jotzen ditu, eta haren musika indibidualtasun gordin batetik eta bere jaioterri Euskadirekin lotzen duen enpatiatik sortzen da. Keinu hala musikal nola literarioen bidez, bizitzaz betetzen ditu bere alegoria adierazkorrak. Moldaketak zuzenak eta hunkigarriak dira, eta bide ematen diote esperimentazioan ere aritzeko. Elenaren grabazioak “pop” dira noski, baina ibilbide luzea du inprobisatzaile gisa ere. Azken lana, Another Kind of Revolution, Thrill Jockey diskoetxe estatubatuar ospetsuak kaleratu dio, eta edertasun liluragarrizko diskoa da, berez-berez bezala sortzen dena.

Aloña Velasco

Aloña Velasco

Con tres décadas de experiencia en radio y televisión, Aloña Velasco es licenciada en Comunicación Audiovisual...

 

Directo

  • Cadena SER

  •  
Últimos programas

Estas escuchando

Hora 14
Crónica 24/7

1x24: Ser o no Ser

23/08/2024 - 01:38:13

Ir al podcast

Noticias en 3′

  •  
Noticias en 3′
Últimos programas

Otros episodios

Cualquier tiempo pasado fue anterior

Tu audio se ha acabado.
Te redirigiremos al directo.

5 "

Compartir