Ihesa
Nekane Enparanza Bereciartua

Bilbao
- Ikusten dozue? Nik bai, puntu xume argitsu hori, hurbiltzen ari dana!
- Ez Mirentxu, ez da mugitzen!
Lau emakume itsasoari begira dagoz, hogei urte ditu gazteenak, hogeitamar zaharrenak. Laurek amets bera: herriko andrazkoen bizimodu menperatutik ihes egitea.
Malkoak izurtzen dabez Josuneren begiek; hotzikarak astintzen dau Maritxuren gorputza, damuak mehatxatu egiten dau Arantzaren adorea.
Gaua aurrera doan heinean herria eta bere zubia desagertzen ari dira.
Bat batean urruneko argia mugidu egiten da, handitzen hasten da. Berehala emozioa, emakumeen odola irakiten dago, bihotz taupaden erritmoa jasanezina da.
Descubre la nueva app de Cadena SER Te ofrecemos una mejor experiencia de audio y video
Descargar- Bai Mirentxu, gure bila datorren itsasontzia da!
Askatasunerako bidaia laster hasiko da.




