Sociedad | Actualidad

"Eta...Zer gehiago?"

Andoni Egaña, German Ormazabal eta Xabier Lizasok bat egin dute bizitzaren bide ezberdinen inguruko gogoeta bat helburu

Jmbielsa

Bilbao

"Bi pianojole hauen bi bide desberdinak kontatzea aitzakia bat baino ez da entzule bakoitzarengan gogoeta egiteko: noiz, eta ze egoeretan hartu behar izan nuen erabaki garrantzitsu bat? Zer irabazi nuen? Zer galdu? Askatasuna eta lotura ez al dira txanpon beraren bi aurpegi? Hitz hauekin adierazten dute Andoni Egaña, German Ormazabal eta Xabier Lizasok Eta...Zer gehiago? antzezlana. Uztailaren 6an Orio Arraunketa Elkartearen egoitzan ikusgai izango da gaueko 10.00etan.

"Eta...Zer gehiago?"

12:46

Compartir

El código iframe se ha copiado en el portapapeles

<iframe src="https://cadenaser.com/embed/audio/460/006RD010000000370633/" width="100%" height="360" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

A vivir que son dos días Euskadi irratsioan Ormazabalek azaldu duenez, lehendik elkarrekin lan eginak ziren bainan inoiz ez bi pianorekin. "Antzezlan hau bizitzan topo egiten ditugun bidegurutzeen inguruan doa", dio. Bi piano-jole eta bertsolari/idazle bat elkartu dira proiektu berri honi ekiteko. Istorioa hitzez eta bertsoz kontatuko du Andoni Egañak. Partikularretik abiatutako istorioa da baina unibertsalerako bidea aisa egiten duena. "BI pianoren bidez bizitzaren bidegurutzeetan ze bide hartzeak duen garrantziari buruzko gogoeta sortu nahi diogu entzule bakoitzari. Hamazazpi-hemezortzi urterekin askok eta askok erabaki beharreko bidegurutze bat izaten dugu aurrean. Ikasten segi edo ez. Eta ikasten segitzekotan ze bide hartu", esan du German Ormazabalek.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00