Abuztuaren 31ko oroitzapena
Donostiak 1813an jasan zuen setioa eta sutea gogoratuko du hainbat ekitaldirekin

Donostiako Udala

San Sebastián
1813 urtean Donostiak jasan zuen hondamendia oroituz aurten ere sarraskiak gogoratzeko hainbat ekitaldi antulatu dute Kañoyetan elkarteak eta Donostiako Festak abuztuaren 31ko. Bertan, herri elkarte ugarik parte hartzen dute, baita une historikoak birsortzen dituzten taldeek ere. Aurkezpenean aurkitu dutenez, egitasmo honekin "gizabidezko jarrera ausart eta irmo batekin aurrera egitea eta hiria berregitea lortu zuten donostiarrak omentzen eta gogoratzen dituzte".
Gizabidezko prozesioarekin batera, Alde Zaharreko hainbat elkarte herrikoik Bretxatik hasita hiriak jasandako erasoa eta, ondoren, hiriko kaleetan barrena (Alde Zaharra) Zuloaga plazaraino tropek egindako ibilbidea antzezten dute.
Arratsaldez, bi aukera desberdin izango dira. Alde batetik, bostetatik aurrera, oroitzapen desfilea eta hirian gertatutako asaltoa eta sustxipenaren antzespena ikustea posible izando da. Gaueko bederatzi ta erdietatik aurrera, Abuztuko 31ko herri segizioa, kandelen argitasunean.
Egitaraua
11:30 Elizkizun Nagusia San Vicente elizan. Easo Araoz Gazte abesbatza, Gero Axular-eko dantzaria eta Koro Saenz organojolea lagun
17:00 Patiñako elkarteak Koruko Ama Birjinaren plazatik Zuloaga plazaraino hurbildu.
17:15 Indar aliatuak Kursaaletik Zuloaga plazaraino hurbildu.
18:00 Urteurreneko desfilea Zuloaga plazatik irtengo da.
19:00 Omenaldia Lurreko Atean Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa Lagunen elkarteari, eta lore eskaintza.
19:30 Bretxako erasoa eta hiriaren okupazioa itxuratu.
21:00 Gazteluaren erasoa eta Donostiaren erreketa Zuloaga plazan antzeztu.
21:30 Abuztuaren 31 kalean argiak itzali eta kandelak piztu. Suzirien argitan zeremonia paseoa egin, San Bizente ataritik hasi, Donostiako Ereserki Zaharraren doinuaz, eta Santa Maria eliz atariraino, Jose Maria Usandizagaren Abuztuaren 31ko hildakoen martxaren airea lagun. Donostiako Udalaren T

Aloña Velasco
Con tres décadas de experiencia en radio y televisión, Aloña Velasco es licenciada en Comunicación Audiovisual...




