Sociedad
Euskera

Euskaraldiak bultzatutako hizkuntza praktiketan sakontzen jarraitzeko deia egin dute ariketaren balorazioan

Gizarteak euskararekiko duen herri-gogoa ariketarako hauspoa izan dela nabarmendu eta batzordeek eta entitateek egindako lana eskertuko dute

Gizarteak euskararekiko duen herri-gogoa ariketarako hauspoa izan dela nabarmendu eta batzordeek eta entitateek egindako lana eskertuko dute / Euskaraldia

Bilbao

Hizkuntza praktika berriak sortzen ari gara” leloa zabalduz egin dute gaur Euskaraldiaren bigarren edizioaren balorazioa ekimenaren sustatzaileek. Bilboko EHUko Ingenieritza Eskolan egindako agerraldian azken 15 egunetan Euskal Herriko milaka ahobizi eta belarriprestek egindako ariketa soziala berriro ere masiboa izan dela azpimarratu da.

Urte honetan egondako zailtasunek antolaketa prozesuan eta Euskaraldiaren beraren garapenean eragin nabarmena izan duten arren, gizarteak euskararekiko duen herri-gogoa ariketarako hauspoa izan dela azaldu dute antolatzaileek; eta batzorde eta entitateek egindako lana eskertu dute.

Zortzi puntutan egin da gaurko balorazioa eta ohar honen hurrengo orrialdeetan (3. orrialdetik aurrera) aurkituko duzue, hitzez hitz.

Prentsaurrekoan, Euskaraldiko koordinatzaile Arrate Illarok, Euskaltzaleen Topaguneko presidente Kike Amonarrizek, Euskal Konfederazioko ordezkari Amets Lahetjuzanek, Nafarroako Gobernuaren Euskarabidea euskararen nafar institutuko zuzendari Mikel Arregik eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak hartu dute hitza. Euskal Hirigune Elkargoko ordezkariek ezin izan dute gaurko agerraldian parte hartu, baina Ipar Euskal Herrian Euskaraldiak izan duen eragina azpimarratuz oharra helarazi dute.

Agerraldi zabala izan da gaurkoa, Euskaraldiaren antolaketa eta sustapenean parte hartu duten hainbat eragileren ordezkariak izan baitira Bilbon. Ondokoak izan dira Bilbon bildutako erakunde eta ordezkariak, aurrez aipatutakoez gain:

Eusko Jaurlaritzatik, Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendaria; Bizkaiko Foru Aldunditik, Xabier Arauzo Euskara Zuzendari Nagusia; Gipuzkoako Foru Aldunditik, Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendaria; Arabako Foru Aldunditik, Jokin Larrañaga Euskara Zerbitzuko zuzendaria

Euskaltzaleen Topagunetik, Jasone Mendizabal; Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilutik, Paul Bilbao; Hizkuntza Eskubideen Behatokitik, Agurne Gaubeka; Emun kooperatibatik, Olatz Olaso; Elhuyar aholkularitzatik, Maddi Etxebarria; AEKtik, Mertxe Mugika; Ikastolen Elkartetik, Koldo Tellitu; Kristau Eskolatik, Arantza Jaka; PuntuEUS fundaziotik, Josu Waliño; Urtxintxa eskolatik, Maite Asensio; Labayrutik, Jokin Gorozika

Bilboko Udaletik, Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntza zinegotzia eta Jone Unzueta zuzendaria; EUDEL-Euskadiko Udalaren Elkartetik, Aritz Abaroa Bermeoko alkatea; UEMAtik, Iraitz Lazkano Elgetako alkatea

EHUtik, Jon Zarate Euskara errektoreordea; EITBtik, Urko Aristi; Etxepare Euskal Institututik, Garbiñe Iztueta; Athletic Fundaziotik, Iker Goñi.

Ipar Euskal Herriko Euskaraldiko koordinazio taldetik, Mattin Troitiño; Tolosaldeko Galtzaundi elkartetik, Imanol Artola; Getxoko Egizu eta Bizarra Lepoan elkartetatik, Alaitz Billate, Ainhoa Romarate eta Maier Arrieta; Bilboko Euskaraldiko batzordetik, Jon Intxaurraga eta Markel Amillategi.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00